266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Udalbatzako kideen ordainsariak onestea

Gardeko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Ikusi da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa.

Ikusi da Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 13an emandako 345/2020 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, hain zuzen, udalek jaso beharreko zenbatekoa emateko eta ordaintzeko baldintzak kontzeptu honengatik: Nafarroako udalentzako konpentsazioa hautetsiei 2019ko ekitaldian emandako ordainsariengatik. 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 12.025,13 eurokoa da.

Horiek guztiak horrela, bada, Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehena.–Ondoko araubide hau ezartzea, ondorioak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera dituela:

Alkatea: 300 euro, osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik, eta gehienez ere 6.012,56 euro, bere eginkizunak betetzeak dakartzan gastuengatik.

Zinegotziak: osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.503,14 euro urtean.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garden, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2013050