266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 185. lurzatian.
Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Doneztebeko 1. poligonoko 185. lurzatian, Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi eta Francisco Ruiz Telletxeak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Donezteben, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012725