266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerak antolatzeko laguntzak, 2020. urterako. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/531562). DDBN identifikazioa: 531562.

–Onuradunak:

a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Corellan helbidea izanik egiten dituztenak Udalaren intereseko zerbitzuak edo jarduerak.

b) Pertsona fisikoak, Corellan helbidea izanik egiten dituztenak Udalaren intereseko zerbitzuak edo jarduerak.

c) Corellan helbidea ez duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, egiten dituztenak Udalaren intereseko zerbitzuak edo jarduerak.

–Xedea:

Corellako herritarrei sarbidea erraztea kultura, kirol eta aisialdi jardueretarako, besteak beste, bai eta herriko taldeen parte-hartzea sustatzea ere jarduera mota ororen antolaketan. Deialdian jarduera horien antolaketa sartuko da.

Jarduera berriak sustatzea zenbait alorretan: kultura, natura eta ingurumena, musika, arte eszenikoak, kirola, turismoa, gazteria, elkartasuna eta lankidetza, eta tokiko produktuen sustapena, besteak beste.

–Zenbatekoa: 39.000,00 euro.

–Aurkezteko epea: 15 egun natural, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Corellan, 2020ko azaroaren 4an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2013202