266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aurrekontuko 3/2020 eta 5/2020 aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiaren aurrekontuko 3/2020 eta 5/2020 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu transferentziak gastu alor ezberdineko aplikazioen artean, langileen gastuetan eraginik ez dutenak.

KREDITU ALDAKETA (3/2020)

Gastuen aplikazio beheititua:

3380 2262005.–Herriko festak: 25.000,00 euro.

Gastuen aplikazio goititua:

4390 4890009.–Dirulaguntza bereziak, COVID-19: 25.000,00 euro.

KREDITU ALDAKETA (5/2020)

Gastuen aplikazio beheititua:

3380 2262005.–Herriko festak: 80.000,00 euro.

Gastuen aplikazio goititua:

4121 4890017.–Utzarazpen administratiboaren kalte-ordaina (herri-lurzatien aprobetxamendua haize-energia eta energia fotoboltaikoa ekoizteko): 80.000 euro.

Cascanten, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013336