266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 21. ordenantza fiskalarena: “Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez”. Neguko denboraldia. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 21. ordenantza fiskalaren aldaketari: “Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez “, neguko denboraldia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onetsitako aldaketak jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak egin ditzaten.

Jendaurrean jartzeko epea igarotakoan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2020ko azaroaren 2an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012970