266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2021erako zerga-tasak, tasen tarifak eta prezio publikoak

Berriozarko Udalak, 2020ko urriaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen 2021erako zerga-tasez, tasen tarifez eta prezio publikoez. Ondotik ematen da.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea 2021erako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: 0,3215.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indize bakarra: 1,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Koefizienteak: aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatutako gehieneko koefizienteak, une oro indarrean direnak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %20.

Bigarrena.–Tasen tarifak eta prezio publikoak izoztu egiten dira, eta ez dute aldaketarik izanen 2021erako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2012822