266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 130. lurzatian. Hasierako onespena

Promociones Urbanísticas Bidasoa SL merkataritza-sozietateak xehetasun-azterketa bat aurkeztu zuen Berako Udalean 2020ko uztailaren 23an, Berako 3. poligonoko 130. lurzatian eraikuntza berriko eraikuntza-jarduketa bat gauzatu eta exekutatu ahal izateko plangintza egikaritzeko aurrekontuak zehazteko. Azterketa horren bidez, bada, lurzati horretan zehazteke dauden antolamendu xehatuaren parametroak osatu eta definitzen dira, egikaritu nahi den bizitegi-eraikin berriari aplikatzekoak, hain zuzen.

Esan bezala, agiri honen helburua da Berako 3. poligonoko 130. lurzatian eraikuntza berriko eraikuntza-jarduketa bat gauzatu eta exekutatu ahal izateko plangintza egikaritzeko aurrekontuak zehaztea, eta egikaritze aurrekontu horiek zera eskatzen dute: lurzoru motaren arabera ezarrita dagoen tresnarik xehatuena behin betiko onestea.

Berako Udal Planean zehaztuta daude jada hirigintzako alderdi hauek egikaritzeko aurrekontuak: eraikigarritasuna edo hirigintzako aprobetxamendua (sestra gaineko azalera eraikiaren 1 m²/m² bider lurzatiaren azalera gordina; horixe baita Udal Plan Orokorraren 25. artikuluan zehaztutako eraikigarritasun determinazioa unitate asistematikoetan edo exekuzio unitateetan sartuta ez dagoen hiri-lur libre pribaturako); erabilerak edo kalifikazioa (bizitegi-erabilera dauka, 3. poligonoko 130. lurzatia sartuta baitago Herriguneko bizitegi-erabilerako hiri-lurzoruan, Antolamenduko 3.3 planoan); gehieneko etxebizitza kopururik eza (Herriguneko bizitegi-erabilerako hiri-lurzoruan bai baina unitate asistematikoetan edo exekuzio unitateetan sartuta ez dauden lurretan nahi beste etxebizitza para daitezke, aintzat hartuta, batetik, indarrean dagoen foru araudia eraikigarritasunari buruz eta, bestetik, gehieneko eraikigarritasunari (1 m²/m²), altuerei, bolumenei eta lerrokadurei buruzko baldintza eta ezaugarriak). Hortaz, zehazteke dauden antolamenduko determinazio bakarrak dira sustatzen den eraikuntza-jarduketaren lerrokadurak eta sestrak zehaztu eta antolatzeari dagozkienak, horiexek baitira xehetasun-azterketa baten berezko alderdiak (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikulua).

Berako 3. poligonoko 130. lurzatian eraikuntza-jarduketa bat zehazteko xehetasun-azterketaren bidez, beraz, soil-soilik zehaztuko dira sustatzen den eraikuntza-jarduketaren lerrokadurak eta sestrak modu xehatuan antolatzeari buruzko determinazioak, Udal Planean xehe-xehe definituta ez daudenak. Haren bidez, aplikatu ahal izango dira Berako Udal Planean Herriguneko bizitegi-erabilerako hiri-lurzorurako (eta kasu honetan, 3. poligonoko 130. lurzatirako) zehaztutako determinazioak eraikigarritasunari, erabilerei eta dentsitateari buruz. Horrenbestez, Udal Planean zehaztutako determinazioak aipatu lurzoruan gauzatzea ahalbidetzen du eta horretarako gaitu. Hura kudeatzeko, hain zuzen, jarduketa asistematiko bat egingo da 3. poligonoko 130. lurzatian, baina ez da beharrezkoa aldez aurretik mugatzea eta muga horiek normalizatzea, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ahalmena ematen baitu lurzatian zuzenean jarduteko (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 137., 138. eta 95.2 artikuluak).

Xehetasun-azterketa hori onesteak bide ematen du 3. poligonoko 130. lurzatian eraikuntza berriko eraikuntza-jarduketa egikaritzeko aurrekontu guztiak osatu eta zehazteko, sustatzen den eraikuntza-jarduketaren bolumenak, lerrokadurak eta sestrak zehaztu eta antolatzeari buruzko determinazioak definitzen ditu-eta. Orobat, horrek bide emango du lurzati horretan zuzenean (eta aldatu gabe) aplikatzeko eraikigarritasunari, erabilerei, dentsitateari eta etxebizitza kopuruari buruzko parametroak eta determinazioak, Plan Orokorrean Herriguneko bizitegi-erabilerako hiri-lurzorurako zehaztutako horiexek.

2020ko uztailaren 23an aurkeztutako xehetasun-azterketa izapidetzeko espedientean ez dago jasota hasierako onespenari uko egiten dion administrazio-egintzarik ez eta espedientea iraungi dela ohartarazten duen administrazio-egintzarik ere. Halaber, Udalak ez dio txosten tekniko edo juridikorik bidali xehetasun-azterketa sustatzen duen merkataritza-sozietateari.

Aurkeztutako xehetasun-azterketan foru araudian xede honetarako eskatzen den dokumentazio guztia jaso da. Izan ere, xedea da sustatzen den eraikuntza-jarduketaren bolumenak, lerrokadurak eta sestrak zehaztu eta antolatzeari buruzko determinazioak soilik definitzea. Arrazoiak dira, batetik, hirigintza-antolamenduko gainerako determinazioak eta hirigintza egikaritzeko aurrekontuak Udal Planean eta ordenantzetan definituta daudela, bestetik, kontsolidatutako hiri-lurzoruez ari garela eta lurzoru mota horrek bere araubide juridikoa daukala eta, azkenik, hizpide dugun eraikuntza-jarduketa kudeatzeko dagokion jarduketa asistematikoa egingo dela dagokion lurzatian. Zuzenbidearen aurkako baldintzak eskatzeak ez du inolako baliorik, aurkeztutako xehetasun-azterketaren dokumentazioa osorik dago-eta, ordenamendu juridikoaren arabera.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 c) artikuluan, xehetasun-azterketak izapidetzeari buruz ezarrita dago haien hasierako onespena onetsi edo ukatzeko epea, gehienez ere, bi hilabetekoa dela, dokumentazio osoa Udal Erregistroan aurkezten denetik zenbatzen hasita. Era berean, legegintzako foru-dekretu horren 72.1 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, epe hori igarotzen bada hasierako onespenerako behar den ebazpena eman gabe edo, ekimen partikularreko planen kasuan, horiek ukatzeko erabakia eman gabe, hasiera batez onetsita daudela ulertuko da. Azken artikulu horretan xedatuta dago, halaber, hasierako onespenetik hasi eta hilabeteko epean, Udalak hasierako onespenari buruzko iragarkia igorriko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin. Dena den, jarduketa hori planeamenduko tresnaren sustatzaileak berak zuzenean egin dezake (kasu honetan, xehetasun-azterketa da planeamenduko tresna). Xehetasun-azterketan kasuan, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarrita dago jendaurreko aldia 20 egunekoa izanen dela hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Espedientea hasiera batez onetsi da arestian aipatutako moduan, eta Berako Udalak ez duenez iragarkirik igorri hilabeteko epean, erabakia jendaurrean jartzen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluekin.

Beran, 2020ko urriaren 24an.–José Ignacio Navarro Mendinueta, Promociones Urbanísticas Bidasoa Slren ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: L2013334