266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Arguedasko Udalak enkante publikora ateratzen du makalak landatzeko bi lurzatiren errentamendua, prozedura irekiaren bidez eta gutun-azal itxiak baliatuz:

Lotea: “Soto de Arguedas” alderdian kokatua, ondare-izaerako bi lurzatik osatua (batak 71.716,59 metro karratu ditu, eta besteak, 1.298,11 metro karratu).

Hasierako prezioa: 2.333,00 euro.

Behin-behineko bermea: %2.

Behin betiko bermea: %4.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek gutun-azal bakar bat aurkeztu beharko dute, barnean beste bi edukiko dituena:

–1. gutun-azala: “Administrazio-agiriak”, baldintza-agiriaren 6. klausulan zehaztutakoak.

Halaber, bertan sartu beharko da enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo, bestela, haren fotokopia konpultsatua, indarrean betiere, eta eskaintza zein lotetarako egiten den, haren hasierako prezioaren %2ko fidantza jarri dela erakusten duen gordekina.

–2. gutun-azala: ‘’Proposamen ekonomikoa”, betiere ezarritako hasierako prezioa edo handik gorakoa; bertan, zein lotetarako lehiatuko den, haren gaineko diru eskaintza sartuko da, baldintza-agirian ematen den ereduaren arabera.

Proposamenen aurkezpena: Arguedasko Udalaren Erregistro Orokorrean (Foruen plaza, 1), hamabosgarren egun naturaleko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Haiek aurkezteko epea bukatu orduko irekiko dira proposamenak.

Aurkezteko azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera geroratuko dira aurkezpena eta gutun-azalen irekiera.

Baldintzak arautzen dituen agiria Udalaren Idazkaritzan dago interesdunen eskura, azter dezaten.

Arguedasen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2013180