266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2020ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Udalaren 2020ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkia 2020ko martxoaren 12an argitaratu zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki da, 15 egun baliodunean, hasiera batean onetsiriko plantilla organikoa.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aresoko Udalaren 2020ko plantilla organikoa.

Plantilla ondotik ematen da, hitzez hitz:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (O.L.). Baldintza berezia: euskaraz jakitea, B2/A2 (*). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean. (*) B2 Ahozkoa; A2 Idatzizkoa.

Idazkari/kontu-hartzailea: Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea, EGA/C1. Lanpostuko osagarria: %30,00. Egoera administratiboa: hutsik.

Administrari-ofiziala: Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Lanaldia: erdia. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea, EGA/C1. Lanpostuko osagarria: %14,20. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: hutsik.

LANGILEEN ZERRENDA

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. E maila. 1. gradua. Lanpostuko osagarria, %15. Mailako osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2004ko uztailaren 1a.

Idazkari/kontu-hartzailea: Amaia Elkano Garralda. A maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (O.L). Betebehar berezia: euskaraz jakitea, EGA/C1. Lanpostuko osagarria: %30,00. Sarrera eguna: 2017ko uztailaren 24a.

Administrari-ofiziala: Olatz Zubiri Goizueta. C maila. Lanaldia: erdia. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea, EGA/C1. Lanpostuko osagarria: %14,20. Mailako osagarria: %12. Sarrera eguna: 2017ko maiatzaren 12a.

Areson, 2020ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2013171