266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2519/2020 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betearazten baita Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 282E/2020 Foru Agindua.

María Sáez de Jáuregui Muro andreak eta Cintia Rodrigo Pérez andreak txanda irekiko hautapen prozedura batean hartu zuten parte, maisu-maistren kidegoan sartzeko, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) eta Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (gaztelaniaz) espezialitateetan. Prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko abuztuaren 9an, Miriam Soto Campos andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Bere idazkian eskatzen zuen balora zedila Lehen Hezkuntzako Maisu-maistra Gradua, ingelesaren irakaskuntzaren aipamenarekin, bigarren zikloko beste titulazio batzuk bezala, 2.3.2 atalean.

Aipatu errekurtsoa 2019ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan, eta hala jakinarazi zitzaien María Sáez de Jáuregui Muro andreari eta Cintia Rodrigo Pérez andreari, zuzenean eragiten baitie gora jotzeko errekurtso horrek. Biek aurkeztu zituzten alegazioak 2019ko abenduaren 23aren eta 2020ko urtarrilaren 10aren artean.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, María Sáez de Jáuregui Muro andrea eta Cintia Rodrigo Pérez andrea praktiketako funtzionario izendatu ziren, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 29ko 22E/2020 Foru Aginduaren bidez, partez baietsi zen Miriam Soto Campos andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 14ko 17/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi eta jendaurrean jarri zen hautapen prozedura hauetan gainditu zuten izangaien zerrenda osagarria: batetik, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurarena, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarena.

Ebazpen horren I. eranskinean, María Sáez de Jáuregui Muro andrea eta Cintia Rodrigo Pérez andrea ageri dira Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean gainditu duten izangaien artean, puntuazio hauekin: 7,2193 puntu eta 7,2276 puntu, hurrenez hurren.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 27ko 389/2020 Ebazpenaren bidez betearazi zen Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 29ko 22E/2020 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, partez baietsi zen Miriam Soto Campos andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2020ko martxoaren 12an, María Sáez de Jáuregui Muro andreak eta Cintia Rodrigo Pérez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 14ko 17/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta jendaurrean jarri zen hautapen prozedura hauetan gainditu zuten izangaien zerrenda osagarria: batetik, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurarena, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarena.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 282E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen María Sáez de Jáuregui Muro andreak eta Cintia Rodrigo Pérez andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 14ko 17/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,000 puntu eman diezazkiela María Sáez de Jáuregui Muro andreari eta Cintia Rodrigo Pérez andreari merezimendu baremoaren 2.3.2 atalean (bigarren zikloko titulazioak). Esleipen hori eginda, hauxe da errekurtsogileek lehiaketaldian lorturiko azken puntuazioa:

María Sáez de Jáuregui Muro andrea.

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

  • Puntuazioa guztira: 7,6247 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 2,6247. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 3,2500 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,7500 puntu).
  • María Sáez de Jáuregui Muro andrearentzat, deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio berri honi oposizioaldian lorturikoa (7,6157) gehituta, puntuazio bateratua hau izanen da: 7,6193 puntu.

Cintia Rodrigo Pérez andrea.

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

  • Puntuazioa guztira: 7,3164 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 2,5664. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 3,0000 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,7500 puntu).
  • Cintia Rodrigo Pérez andrearentzat, deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horri oposizioaldian lorturikoa (7,8350 puntu) gehituta, puntuazio bateratua hau izanen da: 7,6275 puntu.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. María Sáez de Jáuregui Muro andreari eta Cintia Rodrigo Pérez andreari 1,000 puntu esleitzea merezimenduen baremoko 1.3.2 atalean (bigarren zikloko titulazioak), Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuan, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean.

2. Azken puntuazio hau ematea María Sáez de Jáuregui Muro andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 7,6193 puntu.

3. Azken puntuazio hau ematea Cintia Rodrigo Pérez andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 7,6275 puntu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta interesdunei.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 30ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2012983