266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1284E/2020 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, Jorge Gil Serrano jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko zuzendaria.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Jorge Gil Serrano jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko zuzendaria (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua). Kargu-uzteak 2020ko urriaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Jorge Gil Serrano jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2013236