266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

370/2020 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Olga Cuairán Yeregui andrea behin behineko zentroko zuzendaria Azkoiengo San Miguel adinekoen egoitzan, kargutik kentzen duena.

Azkoiengo San Miguel egoitza 56 lagun hartzeko baimena duen adinekoendako egoitza-zentro bat da, eta Olga Cuairán andrea hango zuzendari izendatu zutenean, bertako egoiliar asko COVID-19ak jota zeuden udalerri horretan egon zen agerraldiaren ondorioz; agerraldi horri aurre egiteko onetsi zen, hain zuzen, Osasuneko kontseilariaren irailaren 22ko 43/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen zituena Azkoiengo udalerrian (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak jakinarazi du urriaren 23rako egoera egonkortu dela, eta ez dela beharrezkoa aipatu egoitzan behin behineko zentroko zuzendari izateko izendatu zen pertsonak zerbitzurik ematea.

Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, alde batetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko ditu, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta, bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jartzen dituen behin-behineko zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Espedientean dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren txosten-proposamena, egoitzaren egoera aintzat hartu eta proposatzen duena behin-behineko zentroa abian jartzeko baimena bertan behera uztea. Horren ondorioz, Olga Cuairán andrea zuzendari kargutik kendu behar da.

Bidezkoa da, beraz, behin-behineko zentroa abian jartzeko baimena bertan behera uztea eta behin behineko zentroko zuzendaria postutik kentzea Azkoiengo San Miguel egoitzan, urriaren 23tik aurrera ondorioak izan ditzan.

Horregatik guztiagatik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan eta koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legean ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Azkoiengo San Miguel egoitzan behin-behineko zentro bat abian jartzeko, bertako egoiliarrek behar duten arreta indartzeko eta modu alternatiboan emateko baimena bertan behera uztea urriaren 23tik aurrerako ondorioekin.

2. Olga Cuairán Yeregui andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako behin-behineko zentro horretako zuzendari kaergutik kentzea, urriaren 23tik aurrerako ondorioekin, eta eskerrak ematea egindako zerbitzuengatik.

3. Foru agindu hau jakinaraztea egoitzaren patronatuko titularrari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2012704