264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03998 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ainhoa Viguera Ijurco.

Helbidea: Landa Behekoa, 2 - 3 B, 31880-Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Leitzaran.

Eskatutako emaria: 3,3 l/s.

Tokia: Landagoikoa alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: 163 m²-ko baratzea ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua: Ura motoponpa mugikor baten bidez hartuko da; gehienez ere 3,3 l/s hartzeko gaitasuna du, 1000 bana litro dituzten bi biltegi betetzeko, lurperatu gabe doan eta 3/4 hazbeteko diametroa eta 80 metroko luzera duen PEAD-ezko hodi baten bidez. Biltegiko urarekin eskuz ureztatzen da lursaila.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko urriaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2012148