264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, alkatearen dedikazioan eta ordainsarian

Uharte Arakilgo Udalak, 2020ko urriaren 26ko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Toki Korporazioen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 13. artikuluan toki-korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarritakoari jarraikiz.

Aldeko sei botorekin erabaki da aldatzea Alkatetzaren dedikazio partziala eta horren ordainsaria:

Lehenengoa.–Alkatetzaren dedikazio partziala lanaldiaren %10 handitzea, eta %40tik %50era igarotzea, soldata gordina 292,25 euro handituta.

Asteko hogeita bat orduko dedikazio partziala izanen da, hileko 1.408,05 euro gordineko ordainsariarekin. Legez dagozkion atxikipenak eginen dira, eta Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuota.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Uharte Arakilen, 2020ko urriaren 28an.–Alkate-udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2012597