264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zergen erregulazioa. Onespena

Udalbatzak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik komeni dela mantentzea lurraren kontribuzioaren karga-tasa, ekonomia-jardueren zergako tasak eta tarifak, baita eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergakoak ere, 2021eko ekitaldirako.

Komenigarritzat jotzen da lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak aldatzea. Gaur egun, lau tasa daude, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren araberakoak, baina tasa bakar bat ezarri nahi da, likidatzean antzeko zenbateko bat sortuko duena, hain zuzen. Helburua da zerga horren kudeaketa erraztea eta eraginik ez izatea Nafarroako Gobernuak zergaren oinarria kalkulatzeko onetsi dituen koefizienteetan.

Hori guztia, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2020ko urriaren 21eko irizpena eta Kontu Hartzailetzaren txostena.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Egungo indize-eskala mantentzea 2021erako, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko.

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA- 09AA-10AA-11UU-

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1´40

1´38

1´36

1´32

Bigarrena.–Karga-tasa hau onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

–%0,332 urtean.

Hirugarrena.–Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2021ean:

–Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

–Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa bada: %3,1.

–Aurrekontua 2.500 eurotik gorakoa bada: %5.

Laugarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ondorioetarako, 2021. urterako mantentzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

Bosgarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bakarra onestea 2021erako. Honako hau: %15.

Seigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.

Administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen dio eta honako errekurtsoak aurkez daitezke haren kontra.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012607