264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasen erregulazioa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Ibilgailuek isurtzen dituzten gai kutsatzaileak murrizten laguntzearren, komenigarritzat jo da hobariak aplikatzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan EKO ibilgailuei edo “0 isurketa” motakoei, aukera hori jasota baitago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluan.

Kontuan harturik ordenantza fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2021eko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzaren aldeko txostena egindako proposamenari buruz eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2020ko urriaren 21eko irizpena.

Kontuan harturik aldatzen ez diren ordenantzek eta beren eranskinek indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza (1. ordenantza).

Bigarrena.–Ondoko zerrendan ematen diren tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzetan egindako aldaketak eta 2021erako tarifen eranskinak onestea, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:

• 4. ordenantza, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

• 4. ordenantza, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. (eranskina).

• 12. ordenantza, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

• 12. ordenantza, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. (eranskina).

• 19. ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. (eranskina).

Hirugarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Bosgarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako ordenantza fiskalek eta beren eranskinek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012605