264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Onespena

Alkateak 2020ko urriaren 23an emandako 2020-0242 Ebazpenaren bitartez, FTTH sarea hedatzeko plana onetsi zen, Espagne Orange SAUK sustatuta eta Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hortaz, aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2012541