264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskalean, xedapen iragankor bat sartzeko, ordenantza aplika ez dadin 2020ko ekitaldian terrazak jartzearen tasari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2012437