264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

14/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 14/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, Barañaingo Udalaren 2020ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan. 2020ko aurrekontua exekutatzeko oinarriak aldatzeko da.

2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan, eta Udalaren ediktuen taulan argitaratu zen jendaurrean jartzeko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epearen iragarkia.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

2020ko aurrekontua exekutatzeko oinarrien I. eranskinean (“Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak”) ondoko dirulaguntza izendunak sartzea, herriko lau kirol klub/elkarterentzat:

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

32 34102 48900

Saski Elkartea

IFK G31969702

Saskibaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia

2.420,00

32 34102 48900

Adiskideok Kluba

IFK G31877335

Eskubaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia

2.900,00

32 34102 48900

Barañain Patin Hockey Kluba

IFK G71274658

Patin hockey Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia

800,00

32 34102 48900

Arrebote Kluba

IFK G71078141

Pilota Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia

1.880,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2012819