263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

12/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 12/2020 espedientea, aurrekontu-aldaketa egiteko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2020ra luzatua), kreditu-gehigarri bat onesteko, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan, eta Udalaren ediktuen taulan, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epeari hasiera emateko.

Hamabost egun balioduneko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe; beraz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

KODEA

IZENA

PROPOSAMENA

Organikoa

Funtzionala

Ekonomikoa

61

15332

61900

Inbertsioak urbanizazioan

1.228.150,00

Guztira

1.228.150,00

DIRU-SARRERAK:

Diru-sarreren aurrekontuak gehitzea:

KODEA

IZENA

PROPOSAMENA

Ekonomikoa

8700001

Diruzaintzako gerakina

1.228.150,00

Guztira

1.228.150,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2012899