262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARALARKO ELKARTEA

Aralar Mendiko larreen gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko azaroaren 15ean bukatuko dela Aralar Mendiko larreen gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak “La Caixa”ko edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko azaroan kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganik, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean jasotako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Lakuntzan, 2020ko urriaren 19an.–Presidentea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2013035