262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2020ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko abenduaren 24an bukatuko dela epea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko 2020ko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko azaroaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena ematea, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutzeinteresik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean iraun beharko du.

Altsasun, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2013191