262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, 2020ko kirolerako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/529496). DDBN identifikazioa: 529496.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauek Azkoiengo kirol elkarteak finantzatzeko dira.

Bigarrena.–Xedea.

2019/2020 denboraldian egin dituzten kirol-jardueren programa finantzatzea, deialdiak barne hartzen duen epea 2019ko urritik 2020ko abuztura bitartekoa izanik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzen zuzkidura 40.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak eta, haiekin batera, dokumentazioa aurkezteko epea 21 egunekoa izanen da, zenbatzen hasita oinarri hauek Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoko lehen egun baliodunetik.

Azkoienen, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2012390