262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren 3. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olaztin, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2012342