262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020ko lan-egutegia aldatzea

Larraungo Udaleko alkate udalburuak 65/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko urriaren 7an. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzak ezartzeko proposamena eta udal bulegoetako lan-kontratudunen lan hitzarmen kolektiboa.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ikusirik 339/2019 Ebazpena, abenduaren 16koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita herrietako 2020ko jaiegunak aldatzea.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Berrestea Larraungo Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, Larraungo alkateak 2020ko urtarrilaren 2oan emandako ebazpenaren bidez onetsia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: San Pedro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Bigarrena.–Larraungo Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez lan egin beharko da 9:30etik 14:30era arte, salbu eta jendeari arreta egiten dieten langileak, horiek 9:00etatik 14:30era arte aritu beharko dute-eta nahitaez. Gainerako bi orduak eta 30 minutuak langileek nahi dutenean eginen dituzte, malgutasunez, 7:00 eta 16:30 artean, eta jendeari arreta egiten dietenen kasuan, 7:10 eta 16:20 artean.

Zerbitzuaren beharren mendekoa ez den lanaldi murriztua duten langileen kasuan, nahitaez bertan egoteko denbora egokitu eginen da, ahal den neurrian, murrizketaren ebazpenean baimendutako ordutegira, edo, bestela, langilearekin adostuko da zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Larraungo Udalaren zerbitzuko langileen lanaldiaren malgutasuna ezarri da, langileek laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazago izan dadin. Hona hemen jarraibideak:

1.–Enplegatu bakoitzak gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du 7 ordu eta 20 minutuko lanaldiarekiko. Saldo hori egunero gaurkotuko da lanera agertzeko kontrol sistemaren bidez eta konpentsatuko da hilabete natural bakoitzaren barrenean, egiatan lan egindako ordu guztiak eta hilabete natural bakoitzean egin beharreko lanorduak berdinak izan daitezen.

2.–Nahitaezko lanaldia izanen da 9:30etik 14:30era arte (9:00etatik 14:00era jendeari arreta egiten dieten langileen kasuan), eta langile bakoitza kanpoan egon daiteke gehienez 25 orduz urtean; nolanahi ere, lantokian egon gabeko ordu horiek konpentsatu beharko ditu urtean zehar lan eginda.

Laugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta enplegatu guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta amaieran, baita lanaldiaren barnean irteten eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Bosgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horri dagokionez, bulegoetako langileek nahitaez fitxatu beharko dute sartu-ateratzeetan.

Seigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta ekainaren 29a eta irailaren 29a.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, kontabilitate zerbitzuko eta herritarrentzako arretako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.

Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.

Larraundik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio. Larraun ibarreko eta ondoko herrietan, joan-etorria egiteko kalkulatutako denbora 120 minutukoa izanen da (joan-etorria guztira).

Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi osoa bezala kontatuko da.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.

Euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak, behar bezala baimenduak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1311/2010 Ebazpenean arautzen dira, haren bitartez parekatzen baitira ekainaren 21eko 195/1993 Foru Dekretuan ezarritako euskara ikastaroak egiteko ordu konpentsazioak gaur egungo prestakuntza jardueretara.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Larraungo Udalaren iragarki-taulan ere.

Hamargarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honek 2020ko urriaren 8an hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mugiron (Larraun), 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2012346