262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2362/2020 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 737E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2019ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17koan.

2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan, akats zuzenketa argitaratu zen deialdiaren gai zerrenda orokorrari zegokionez. Deialdi hori onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 737E/2019 Ebazpenaren bidez.

Uztailaren 29ko 903E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa), deialdiaren 6.2 oinarrian antzemandako akatsa zuzendu zen.

Abuztuaren 26ko 3010E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3434E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu zuten eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7koan.

Rosa María Alonso Parra andrea ez zen agertu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak azterketa fisikoa egiteko emandako hitzordura, eta ez zuen egiaztatu ezinbesteko kausa baten ondorioz izan zenik; hortaz, eskubide guztiak galdu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko.

Proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta egiaztatu denez betetzen dituztela hartan eskatutako baldintzak, bidezkoa da horiek izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) lanpostuan aritzeko: María Aldareguía Ernet andrea, Ainara Arabaolaza Amezua andrea eta Silvia Les Santesteban andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

María Aldareguía Ernet andreari, plantilla organikoan 70830 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ainara Arabaolaza Amezua andreari, plantilla organikoan 68546 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Silvia Les Santesteban andreari, plantilla organikoan 70025 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe uztea 70570 zenbakiko lanpostu hutsa.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2012356