261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

613/2020 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baten esleipena onesten duena, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duen ezagutza teoriko eta praktikoa lor dezaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak uztailaren 3an emandako 32/2020 Foru Aginduaren bidez, Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onetsi zen, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duen ezagutza teoriko eta praktikoa lor dezaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da. Deialdia 2020ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7koan.

9. oinarrian adierazten da Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak esleituko dituela bekak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta ezartzen da ezen Ebaluazio Batzordeak 6. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoaren arabera aztertu eta ebaluatuko dituela aurkezten diren eskaerak, eta, gero, beka emateko proposamena eginen duela, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Kirolaren Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierazi du zer balorazio irizpide aplikatu diren, bai eta aurkeztutako eskaeren lehentasun ordena ere, irizpide horiek deialdiaren 6. oinarriaren arabera aplikatuta; orobat, proposatu du Arantxa Ancín Osési ematea unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka, Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzekoa, 11,49 puntu eskuratu baititu.

–Lehentasun ordena:

ESP.

IZENA

JFKZ

MASTERRA

INGELESA

EUSKARA

ARGIT.

GUZTIRA

10

Arantxa Ancín Osés

8,29

0

1,6

1,6

0

11,49

23

Pablo Erice Domínguez

9,05

0

0,8

0,8

0

10,65

16

Alberto Valiente López

7,28

2

1,2

0

0

10,48

6

Alaitz Ruiz Espinal

8,02

0

0,8

1,6

0

10,42

12

Julen Imás Marín

7,10

2

0,8

0,4

0

10,30

1

Pablo López Martínez

7,35

0

1,2

1,6

0

10,15

21

Xabier Pérez Urretavizcaya

7,34

0

1,2

1,6

0

10,14

19

Amaya Gamboa Aldaba

7,53

0

0,8

1,6

0

9,93

4

Laura Goñi Rodrigo

8,25

0

0,8

0,8

0

9,85

2

Uxue Berruete Chocarro

7,41

0

0,8

1,6

0

9,81

22

Lucía Asirón Villanueva

7,67

2

0

0

0

9,67

14

Silvia Ciáurriz Jaurrieta

8,33

0

1,2

0

0

9,53

5

Joseba Ibáñez Ortueta

7,94

0

0,8

0,4

0

9,14

11

Urko Azpilikueta Pérez de Ciriza

6,53

0

1,2

1,2

0

8,93

20

Natalia Martínez de Lizarrondo

6,88

0

1,6

0,4

0

8,88

7

Carlos Mayo Rota

8,00

0

0,8

0

0

8,80

17

Rubén Gastón Herrandonea

7,13

0

0,8

0,8

0

8,73

9

Mikel Hernández Marín

6,95

0

0

1,6

0

8,55

8

David Lima Rodríguez

7,51

0

0

0

0

7,51

18

Ion Moreno Yárnoz

6,91

0

0

0

0

6,91

–Onartu ez diren eskaerak:

Roberto Espada. Ez du betetzen 5 c) oinarria, honelaxe dioena: “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituluaren jabe izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua eta deialdi hau argitaratu aurreko hiru urtean lortua, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea”. Hori horrela, ez zaio eskaera onartu.

Mikel marzo Molinet. Ez du 7. oinarria bete. Ez du agiririk aurkeztu. Ez zaio eskaera onartu.

–Ukoa:

Sebastian Sitko-k uko egin dio egindako eskaerari, hala jakinarazi baitzuen irailaren 7an.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Arantxa Ancín Osési ematea Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka, 11,49 puntuko balorazioa eskuratu baitu.

Bekaldia 2020ko urriaren 15ean hasiko da, eta abenduaren 31ra bitarte 2.204,59 euro jasoko ditu guztira, 827,10 euro gordineko edo, kasua bada, zati proportzionaleko hilekotan banatuta. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 9.257,08 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, eta partida hauen kargura ordainduko da:

• 2.204,59 euro 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Kirol ikerketarako bekak” izeneko A50002 A5130 4809 336100 partidaren kargura.

• 7.052,49 euro, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.

Bekaldiak 2021eko abuztuaren 31ra arte iraunen du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 5ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2011913