260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa Amillaoko UC-2 unitatean. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko urriaren 20an emandako Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa egitea Amillaoko UC-2 unitatean (8. poligonoko 5. lurzatia). Diego Hernández García teknikariak idatzi eta José Victor Ocampos Canterosek sustatu du, eta haren helburua da gehieneko lerrokadurak ezartzea lurzatiaren ertzetan. Zehazki, mugetatik 3 metrora jarriko dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2020ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2012383