260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, liburutegiko laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzutearren

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko irailaren 30eko ebazpen baten bidez, honako oinarri hauek onetsi ditu:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea, bete beharreko eginkizunak eta lanpostuaren ezaugarriak.

Deialdi honen xedea da Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko liburutegiko laguntzaile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako hautaproba batzuen bidez.

Lanpostuaren eginkizunak dira jarraian zehazten direnak:

–Aretoaren mantentze-lana eta kontrola.

–Funtsak prestatzea erabiltzaileen esku uzteko.

–Funtsak apalategietan paratzea eta ordenatzea.

–Erabiltzaile txartelak egitea.

–Dokumentuak mailegatzea.

–Argibide orokorrak ematea liburutegiari eta haren zerbitzuei buruz.

–Oinarrizko informazio bibliografikoa ematea.

–Kultur jardueretan eta irakurketa sustatzekoetan parte hartzea/lankidetzan aritzea.

–Erabiltzaileak prestatzeko jardueretan eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sustatzekoetan lankidetzan aritzea.

–Prozesu teknikoetan laguntza ematea.

–Oro har, horien antzeko beste edozein zeregin, beharrezkoa bada zerbitzuko beharrengatik.

Hautaketa-prozesua amaitutakoan, gainditu duten izangaiak Noain Elortzibarko Udalaren liburutegiko laguntzailearen lanpostua betetzeko izangaien zerrendan sartuko dira, aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko.

Hautaprobak gainditu ondoren, lanpostua betetzeko hautatuak diren izangaiak, deialdi honen oinarrien arabera betetzeko kontratatzen direnak, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko eta alta emanda egonen dira.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

Lanpostuak, Noain Elortzibarreko Udalaren 2020ko plantilla organikoan jasotzen den moduan, D mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Deialdi honen bidez egiten diren kontratazioetarako bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta epe horretan edozein aldek hutsaltzen ahalko du kontratua, aldebakarreko erabakiz.

Kontratuaren iraupena deia egiten den unean adieraziko da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan funtzionarioentzat ezarritako xedapenek arautuko dituzte lanaldia, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna.

Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honekin, oinarriekin edo betearazteko ematen diren egintzekin loturik, doakien edozein gorabehera, egintza edo errekurtso jakinarazteko izangaiei, halakoa emanen da argitara Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian (http://www.noain.es).

2.–Eratutako zerrendaren indarraldia.

Deialdi honen bidez aldi baterako kontrataziorako eratuko den zerrenda indarrean egonen da harik eta behin betiko onesten duen ebazpena argitaratzen denetik 5 urte igarota agortu arte edo lanpostuak behin betiko betetzeko berariazko hautapen prozedurak hasi arte edo aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat egin arte.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen den bezala.

Gainerako atzerritarrek legezko bizilekua Espainian eduki behar dute edo, bestela, indarrean dagoen lan baimena.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki behar dira, eta gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori desagertu arte.

4.–Tasak.

Azterketa eskubideak 13,95 eurokoak izanen dira, 5. udal ordenantzarekin bat etorriz (%55eko murrizketa, aldi baterako plaza delako).

Era berean, azterketa eskubideengatik ordaindu beharreko tasa doakoa izanen da langabezian dauden eta inolako prestaziorik jasotzen ez dutela behar bezala justifikatzen duten izangaientzat.

Espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik aipatu tasak ordaindu beharko dira Nafarroako Rural Kutxako ES52 3008 0081 1207 0332 7320 kontuan diru-sarrera eginez. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

5.–Eskabideak.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Noain Elortzibarko Udaleko Erregistro Orokorrean (Foruen plaza, 3, 31110 Noain) aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Halaber, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Noain Elortzibarko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Erregistro hori Noaingo Udalaren egoitza elektronikoan dago (www.noain.es). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

5.2. Eskabideak I. eranskinean argitaratzen den ereduari egokituko zaizkio. Horiek Udaleko bulego orokorretan eskura daitezke, baita Interneten ere, www.noain.es helbidean. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute: nortasun agiri nazionalarena, eskatzen den titulazioarena (edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako hura erdiesteko moduan dela frogatzen duen agiriarena) eta azterketa eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

Minusbaliotasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: minusbaliatu egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak luzatua, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat (II. eranskineko eredua erabiliko da).

Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

6.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea igarota, Noain Elortzibarko Udaleko alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, argitaratuko dena Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan (Noaingo Foruen plaza, 3, 31110 PK) eta http://www.noain.es udalaren webgunean.

Bost egun balioduneko epean, iragarkia Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (http://www.noain.es) argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzentzen ahalko dituzte.

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

7.–Behin betiko zerrendak.

Aurreko oinarrian aipatu epea bukatu eta aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, Noain Elortzibarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (http://www.noain.es) jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.

8.–Kalifikazio epaimahaia.

8.1.–Osaera:

–Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Ruth Fernández Aboy, Noaingo Etxe Zaharra Kultura Patronatuko burua eta Noain Elortzibarko Udaleko zinegotzia.

–Lehen mahaikidea: Beatriz Cantero Saiz, Noain Elortzibarko Liburutegi Publikoko liburuzain titularra.

–Ordezkoa: Virginia Oyarzun Martínez, Informazio Baliabideen Bulegoko burua. Liburutegi Zerbitzua. Nafarroako Gobernua.

–Bigarren mahaikidea: Clara Flamarique Goñi, Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoko burua. Liburutegi Zerbitzua. Nafarroako Gobernua.

–Ordezkoa: Fernando Ross García, Liburutegien Sarearen Ataleko burua. Liburutegi Zerbitzua. Nafarroako Gobernua.

–Hirugarren mahaikidea: Manuel Sánchez Sánchez, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.

–Ordezkoa: Silvia Landiríbar Rodríguez, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.

–Mahaikide-idazkaria: Esther Salazar Cameros, Noain Elortzibarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Carlos Revilla Pascual, Noain Elortzibarko Udaleko kontu-hartzailea.

8.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen bada, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Noain Elortzibarko Udalaren Udal-idazkaritzaren Alorrari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

8.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago. Halaber, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, eraketa baliozkoa izan dadin.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

8.5. Epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

8.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

9.–Proben nondik norakoa.

Oposizioaldian ariketa teoriko bat egin beharko da, guztira 90 puntu izanen dituena. Galderak III. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.

1. Lehenbiziko ariketa bakarrean “test” motako galdera sorta bat izanen da, hogeita hamar galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren inguruko berariazko gaiei buruz, eta erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Probak 60 minutu iraunen du.

Proba hori 0tik 90 puntura bitarte kalifikatuko da. Galdera guztiek balio bera izanen dute, eta erantzun okerrengatik %25 kenduko zaio galderaren balioari.

Probak plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen dira, eta gehienez ere 3 eguneko epean argitara emanen dira kalifikazioen zerrenda eta esleitutako plika zenbakia, eta adieraziko da plikak noiz eta non irekiko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Irekitze hori jendaurrean eginen da.

Ariketa gaindituko dute gutxienez 45 puntu lortzen dituzten izangaiek.

Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.

10.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

10.1. Ariketak bukaturik, emaitzak jendaurrean jarriko dira Noain Elortzibarko Udalaren iragarki-taulan, probak egin diren tokian eta http://www.noain.es web-orrian.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera jarrita, Alkatetzari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, behin betiko onespena eman diezaion.

Berdinketa baldin bada, kalifikazio epaimahaiak zozketa eginen du izangaien artean. Zozketaren emaitzak Noain Elortzibarko Udalaren web-orrian (deialdiaren aipuan) eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

10.2. Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzukizuna galarazi gabe.

10.3. Sortzen diren premien arabera deitzen ahalko zaie gainditu duten izangaiei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

10.4. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera; aldez aurretik, Noain Elortzibarko Udalak hautaturiko mediku zerbitzuek bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen dute, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.

11.–Zerrendaren kudeaketa.

–Behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratu ondoren, dei eginen zaie izangaiei puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz. Udal-idazkaritzak kudeatuko du zerrenda eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2020 Foru Aginduan ezarritakoari lotuko zaio, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.

–Hautatutako izangaiek, beste epe bat jarri ezean, kontratua sinatu beharko dute deia jaso eta 5 eguneko epean, eta lan kontratua prestatzeko behar diren agiriak aurkeztu beharko dituzte (NANa, langabeziako txartela, Gizarte Segurantzako txartela); horrekin batera, zinpeko deklarazioa, horren bidez adierazteko ez dutela baztertu administrazio publiko bateko inolako kargu edo lanpostutatik, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaituta.

–Eskainitako lanpostu batean jarduteari uko egiten diotenek edo eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, bidezko arrazoiak frogatzen direnean izan ezik, Alkatetzaren ebazpen baten arabera. Ondorio horietarako, bidezko arrazoitzat joko da, besteak beste, deia egiten den unean lanpostu batean aritzea.

–Zerrendatik baztertuko dira, orobat, sinaturiko kontratuan agertzen den egunean lanpostuan hasten ez diren izangaiak, lanpostua beren borondatez uzten dutenak edo probaldia gainditzen ez dutenak.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Minusbaliatuaren izaera egiaztatzea (PDFa).

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. Liburua eta haren testuingurua XX. mendetik gaurko eguna arte.

2. Liburutegi kontzeptua. Motak. Liburutegi publikoak. Eginkizuna. Zerbitzuak.

3. Liburutegi publikoaren bilduma eta haren mantentze-lanak. Dokumentu-funtsen prozesua. Sailkapena eta antolamendua. Katalogoak.

4. Legea, Nafarroako liburutegien sistema arautzen duena (2002). Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema. Noain Elortzibarko Liburutegi Publikoa.

5. Liburutegi Publikoetako Haurren Atala.

6. Hemerotekaren, ikus-entzunezkoen eta herriko bildumaren atalak.

7. Sustatzea irakurzaletasuna eta hedapen kulturala. Liburutegiaren hedapenerako zerbitzuak.

8. Erabiltzaileen prestakuntza. Informazio-alfabetatzea eta etengabeko ikaskuntza.

9. Liburutegiko marketina.

10. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta haien aplikazioa liburutegietako zerbitzuetara. Liburutegia eta Internet.

Iragarkiaren kodea: L2011985