258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

234/2020 EBAZPENA, urriaren 16koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onesten duena (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere. DDBN identifikazioa: 529043.

Estatuko Administrazio Orokorrak abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretua onetsi du, zeinaren bidez arautzen baita lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa. Bertan arautzen da, orobat, programa horretako laguntzak zuzenean ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa bat ezarrita. Lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikoa lehentasunezko neurri bat da Energiaren eta Klimaren 2021-2030 Plan Nazional Bateratuaren arabera. Izan ere, plan horretako helburuetako bat da, 2030erako, 1.200.000 etxebizitzaren birgaitze energetikoa egitea. Helburu bera jaso da Espainiako eraikingintzaren sektoreak, birgaitze energetikoari dagokionez, epe luzerako duen estrategian. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eraikinen birgaitze energetikoa Nafarroako 2018-2028 Etxebizitza Planaren ildo estrategikoetako bat da, eta etxebizitzak birgaitzeko jarduketak ugaldu beharra Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren neurri espezifikoetako bat ere bada.

Programa honetarako aurrekontua Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionaletik dator, Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionalaren Kontrol eta Jarraipenerako Batzordeak 2019ko urriaren 28an egindako bilkuran onetsi ondoren. Aipatutako errege dekretuaren II. eranskinean ezarrita dago autonomia erkidego bakoitzari eta Ceuta eta Melilla hiriei esleitutako aurrekontua: Nafarroako Foru Komunitateari, guztira, 4.125.000 euro egokitu zaizkio.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia izendatu zen 737/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako laguntzen unitate onuradun, eta zuzendaritza nagusi horri eskumena eman zitzaion arau hartan ezarritako laguntzak emateko prozedura tramitatzeko.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 496/2020 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari Eraikinen birgaitze energetikoko jarduketetarako laguntzen Programan parte hartzeko (PREE programa), Gobernuaren 2008ko urriaren 20ko Erabakiarekin bat.

Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du diru kopuru horiek bideratu behar direla IV. eranskinean ezartzen diren jarduketa motetatik edozein finantzatzeko, eta autonomia erkidego bakoitzak eta Ceuta eta Melilla hiriek deialdia egin behar dutela errege dekretuak indarra hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Errege dekretuak 2020ko abuztuaren 7an hartu zuen indarra. Kasu honetan, proposatutako deialdia bideratzen da, bakar-bakarrik, inguratzaile termikoaren efizientzia energetikoa hobetzera, eta onuradunak izan daitezke etxebizitzetarako erabiltzen diren bizitegi-eraikinen jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, baldin eta etxebizitzek 25 urtetik gorako antzinatasuna badute.

Dirulaguntza emateko prozedura 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa izanen da, hots, banakako ebaluazioa, eskaerak aurkezteko ordenaren arabera. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira. Dirulaguntzei buruzko Foru Legea betez, Nafarroako Gobernuak 2020ko urriaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman da deialdi hau banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz tramitatzeko.

Ikusirik espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak, non agerian gelditzen baita, hurrenez hurren, bai deialdiaren egokiera eta interes soziala, bai oinarri arautzaileen legezkotasuna, eta urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, bertan ezartzen baita Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa,

EBAZTEN DUT:

1. Lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzaren deialdia onestea (PREE programa), 737/2020 Errege Dekretuaren arabera, baita dirulaguntza horren oinarri arautzaileak ere. Horien testua ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. 4.125.000 euroko gastua egiteko baimena ematea, 2020ko gastu-aurrekontuen partida honen baliokide diren aurrekontu partiden kargura: 320000-32100-7800-261402 partida, “PREE programako dirulaguntzak. Eraikinen birgaitze energetikoa”. Gastua honela banatuko da:

–1.000.000 euro, 2021eko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

–1.000.000 euro, 2022ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

–1.000.000 euro, 2023ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

–1.125.000 euro, 2024ko gastu-aurrekontuan dagokion partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, Etxebizitza Zerbitzuari eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2020ko urriaren 16an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

LEHENDIK DAUDEN ERAIKINETAN BIRGAITZE ENERGETIKOKO JARDUKETAK EGITEKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK, 737/2020 ERREGE DEKRETUAN XEDATUTAKOARI JARRAIKIZ, PREE PROGRAMA

Lehena.–Onura publikoko xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola banatuko zaizkien inguratzaile termikoaren efizientzia energetikoa hobetzeko dirulaguntzak jabeen erkidegoei edo jabeen erkidegoen elkarteei, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz, betiere abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, bertan arautzen baita, batetik, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa, eta bestetik, programa horretako laguntzak zuzenean ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei (hemendik aurrera, 737/2020 Errege Dekretua). Dirulaguntzak bideratuko dira bizitegi kolektiboko tipologia duten etxebizitza-eraikin osoetarako.

Lehendik dauden eraikinek azken energiaren %30 inguru kontsumitzen dute. Hortaz, eraikin-parke horren birgaitze energetikoa lehentasunezko neurri bat da Energiaren eta Klimaren 2021-2030 Plan Nazional Bateratuaren arabera. Horregatik, plan horretako helburuetako bat da, 2030erako, 1.200.000 etxebizitzaren birgaitze energetikoa egitea. Helburu bera jaso da Espainiako eraikingintzaren sektoreak, birgaitze energetikoari dagokionez, epe luzerako duen estrategian. Era berean, eraikinen birgaitze energetikoa Nafarroako 2018-2028 Etxebizitza Planaren ildo estrategikoetako bat da.

Bestalde, COVID-19ak eragin duen krisiaren eragin ekonomikoaren ondoren, beharrezkoa da enpresa-sektore batzuetan ekonomia erreaktibatzea, gure herrialdeak behar duen trantsizio energetikorantz orientatzeko. Sektore horietako bat eraikingintza da. Ildo horretan, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren neurri espezifikoetako bat da etxebizitzak birgaitzeko jarduketak ugaldu beharra.

Aurrekoaren ondorioz, Estatuko Administrazio Orokorrak 737/2020 Errege Dekretua onetsi du, non lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programa bat ezartzen baita. Hori guztia lagungarria izanen da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2012ko urriaren 25ean efizientzia energetikoari buruz emandako 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluan finkatutako helburua betetzeko, hots, energia aurreztea (zuzentarau horren bidez 2009/125/EE eta 2010/30/EB zuzentarauak aldatu ziren, eta indarrik gabe utzi ziren 2004/8/EE eta 2006/32/EE zuzentarauak). Lagungarria izanen da, orobat, abian jar dadin bizitegietarako eta merkataritzarako eraikinen erabateko berrikuntza errentagarriak egiteko inbertsioak mobilizatzeko epe luzerako estrategia, higiezinen parkearen etekin energetikoa hobetzeko eta horien kontsumo energetikoa murrizteko asmoz, hala ezarrita baitago aipatutako zuzentarauaren 4. artikuluan, zeinaren azken berrikuspena berriki aurkeztu baitzaio Europako Batzordeari.

Programa honetarako aurrekontua Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionaletik dator, Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionalaren Kontrol eta Jarraipenerako Batzordeak 2019ko urriaren 28an egindako bilkuran onetsi ondoren. Aipatutako errege dekretuaren II. eranskinean ezarrita dago autonomia erkidego bakoitzari eta Ceuta eta Melilla hiriei emandako aurrekontua.

737/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du diru kopuru horiek bideratu behar direla IV. eranskinean ezartzen diren jarduketa motetatik edozein finantzatzeko, eta autonomia erkidego bakoitzak eta Ceuta eta Melilla hiriek deialdia egin behar dutela errege dekretuak indarra hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Errege dekretuak 2020ko abuztuaren 7an indarra hartu zuen.

Bigarrena.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen azken hartzaileak izanen dira etxebizitza gisa erabiltzen diren bizitegi-eraikinen jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eratuak badaude. Gainera, erkidego horien egoitza fiskala Espainian izan beharko da, eta etxebizitzak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

Jabeen erkidegoen elkarteen kasuan, legez eratutako elkarteak izanen dira, indarreko legediak onartzen dituen formetatik edozein aukeratuta, eta indarreko estatutuak izan beharko dituzte. Eskaeran, berariaz adierazi beharko da elkartearen osaera eta kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa. Proiektua eta inbertsioa erabat egikaritzearen erantzukizuna elkarte osoaren gain egonen da, baina elkarteak ordezkari bat izendatu eta eskuordetu beharko du laguntza eskaera tramitatzeko, inbertsioaren justifikazioa egiteko, eman litekeen laguntza jasotzeko eta, gero, kideen artean banatzeko.

Nolanahi ere, azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatutakoa bete beharko da, eta, bereziki, 11.3 artikuluan ezarritakoa.

2. Ezin dira laguntza hauen azken hartzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 21. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua). Testuinguru horretan, azken hartzaileak, laguntza eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, non adieraziko baitu ez duela inolako dirulaguntza edo laguntza itzultzeko betebeharrik, edo, hala badagokio, horiek bete dituela, aipatutako 21. artikuluan ezarritakoarekin bat. Azken hartzaileak, gainera, egunean egon beharko du bere zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eta egunean izan beharko ditu, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak.

3. Azken hartzaileek jasotzen duten laguntzaren zenbateko osoa kasuan kasuko jarduketak ordaintzera bideratuko dute. Nahiz eta, kasu honetan, hartzaileak jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak izan, arau hori berdin aplikatuko da, kontuan hartu gabe, bai laguntzaren zenbatekoa, bai obren kostua etxebizitzen eta lokalen jabeei jasanarazi behar zaiela, Jabetza Horizontalari buruzko legedian ezarritako arauei jarraikiz. Dena dela, jabeen erkidegoko edo jabeen erkidegoen elkarteko kideren bat debeku horietako batean bada, hots, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritakoren batean, jabe horri ez zaio egotziko jasotako laguntzatik legokiokeen zati proportzionala, eta erkidegoko edo elkarteko gainerako kideen artean hainbanatuko da.

Hirugarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak eta kostu hautagarriak.

1. Laguntzak bideratuko dira etxebizitza gisako bizitegi kolektiboko tipologia duten eraikin osoetan inguratzaile termikoaren efizientzia energetikoa hobetzeko jarduketetara. Xedeko eraikinak, betiere, Nafarroako Foru Komunitatean lehendik dauden eraikinak izanen dira.

Programan sartu ahal izateko, jarduketek lortu eta justifikatu beharko dute murrizten dituztela bai azken energiaren kontsumoa, bai karbono-dioxidoaren isuriak, biak ala biak abiapuntuko egoerarekin alderatuta, eta, horrez gainera, errege dekretu honetan ezarritako baldintzak ere bete beharko dituzte. Azken energiaren aurrezpena justifikatzeko, azken erabiltzailearen mailan, 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren V. eranskinean dauden kalkulu-metodoetako bat erabili beharko da.

Programa honetako jarduketen bidez lortzen den azken energiaren aurrezpena kontuan hartuko da azken energiaren aurrezpenerako helburuak betetzearen ondorioetarako (2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikulua), bat etorriz urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoarekin. Behartutako subjektuek ezin dute aurrezpen energetiko hori bitan kontatu, 2014-2020 epean metatutako aurrezpen energetikoaren helburuak betetzearen ondorioetarako (2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikulua). Abiapuntuko egoeratik abiatuta azken energiaren kontsumoa %10 murriztu dela justifikatzen ez duten jarduketak ez dira hautagarri izanen. Azken energiaren aurrezpena kalkulatzeari eta hautagarri diren jarduketak zehazteari begira, Batzordearen 2019ko irailaren 25eko 2019/1658 (EB) Gomendioa aplikatuko da, energia aurrezteko betebeharren transposizioari buruzkoa, efizientzia energetikoaren gaineko Zuzentarauaren indarrez.

Jarduketaren xedeari eta jarduketa diruz lagungarriak zehazteari dagokienez, 737/2020 Errege Dekretuaren IV. eranskinean azaldutakoa bete beharko da, zehazki, atal honetakoa: “1. jarduketa-tipologia: Inguratzaile termikoaren efizientzia hobetzea.”

2. Honako jarduketa hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Oin berriko eraikinetan egindakoak;

b) Lehendik dauden eraikinetan egindako esku-hartzeak, baldin eta zabaltze bat egiten bada, azalera edo bolumen eraikia handituz;

c) Lehendik dauden eraikinetan egindako esku-hartzeak, baldin eta, horrekin batera, eraikinaren erabilera aldatzen bada.

3. Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntza-eskaera erregistratzen den egunaren ondotik hasten diren jarduketak baizik ez zaizkie onartuko laguntzen azken hartzaileei. Hortaz, ez da hautagarri izanen lehenago fakturatutako ezein kostu, jarduketa egikaritzeari buruzkoa, deusetan galarazi gabe eskaera aurkezteko edo inbertsioak gauzatzeko beharrezkoak diren prestaketa lanei dagozkien kostuak, konparazio batera: proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar. Izan ere, horiek diruz lagungarritzat hartzen ahalko dira, nahiz eta egun hori baino lehen fakturatu, baldin eta prestaketa lan horiek 2020ko abuztuaren 7tik aurrera hasi badira.

4. Laguntzak emateko, gainera, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eraikinak lehendik altxatua egon beharko du, eta 25 urtetik gorako antzinatasuna izanen du, eraikuntza bukatu zen egunean kontatuta. Hori justifikatuko da ondasun higigarriaren katastroko datuen azalpen deskriptibo eta grafikoaren bidez. Antolamenduz kanpoko eraikinak izanez gero, eskatuko da planeamenduan ez egotea aurreikusia, eraikin horren ordez, bestelako erabilerak izanen dituzten eraikin berriak egitea.

b) Eraikinaren erabilerari buruzko laguntza aplikatzeko, etxebizitzetarako erabiltzen den edo beste erabilera bat daukan, sestraren gainean eraikitako azalera aintzat hartuko da, eta hori katastro-kontsultaren bidez justifikatuko da. Ildo horretan, eraikin baten erabilera etxebizitzetarako dela ondorioztatzeko, sestraren gainean eraikitako azaleraren ehuneko hirurogeita hamar edo gehiago erabili beharko da kontzeptu horretarako. Kasu horretan, laguntzaren zenbatekoa jarduketaren xedeko azalera osoari aplikatuko zaio etxebizitzetarako erabilera gisa, erabilera oso-osoa etxebizitzetarako ez bada ere.

5. Laguntzaren xedeko jarduketek eraikinaren kalifikazio energetiko osoa hobetu behar dute, gutxienez ere letra bat, karbono dioxidoaren emisioen eskalan neurtuta (CO2 kg/ m² urtean), eraikinaren hasierako kalifikazio energetikoarekin alderatuta.

Irizpide hori ez da aplikatuko baldin eta, eraikinak A kalifikazio energetikoa duela egiaztaturik, hobetzeko neurriak proposatzen badira; kasu horretan, aplikatuko den laguntza gehigarria, irizpide horren barruan, A letrari dagokiona izanen da.

Kalifikazio energetikoa hobetzeko, jarduketa mota bakar bat egin daiteke, edo bat baino gehiago konbinatu. Gainera, jarduketa mota bateko edo gehiagoko neurri partzialak egin daitezke, baina inguratzaile termikoaren hobekuntza baizik ez da izanen diruz lagungarria. Eraikinaren ziurtapen energetikoa egin beharko da eraikinen efizientzia energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura arautzen duen araudiarekin bat, aitortuta dauden programa informatiko ofizialetako bat erabiliz.

6. Eskaera aurkezten den unean, laguntzaren xedeko jarduketek kasuan-kasuan aplikatu behar zaien indarreko araudia bete beharko dute, baita eskatzen diren betebeharrak ere, eta behar diren lizentzia eta baimen administratiboak edukiko dituzte, horrelakorik behar izanez gero.

7. Kostu hautagarriak dira 737/2020 Errege Dekretuaren IV. eranskinean azaltzen direnak. Horiez bestelako kostu guztiak ez dira hautagarritzat hartuko, ez eta laguntzaren azken hartzaileari 2020ko abuztuaren 7a baino lehen fakturatu zaizkionak ere.

8. Gastu diruz lagungarrietakoren bat 30.000 eurotik gorakoa bada (obra egikaritzeko kostuaren kasuan), edo 12.000 eurotik gorakoa (ekipo-ondasunak eskuratzeko edo kontsulta edo aholkularitza zerbitzuak kontratatzeko kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, memoria bat aurkeztu beharko du, non hautatu duen hornitzailea arrazoibidez justifikatu beharko baitu, batez ere eskaintza ekonomikoena hautatu ez bada.

Laugarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Deialdira, hasiera batean, 4.125.000 euro bideratu dira. Diru hori 2020ko gastu-aurrekontuaren “PREE programako dirulaguntzak. Eraikinen birgaitze energetikoa” izeneko 320000-32100-7800-261402 partidaren kargura ordainduko da, edo dagokion ekitaldiko aurrekontuaren kargura.

2. Eskaerei erantzuteko, aurkezpen ordenari jarraikiko zaio zorrotz, aurrekontua agortu arte. Aurrekontua agortutzat joko da aipatutako diru kopuru osoa (4.125.000 euro) bukatzen duen azken laguntza-eskaera erregistratzen den unean. Esleitutako aurrekontua agortuz gero, eta betiere programaren indarraldia bukatu ez bada, eskaera gehiago erregistratzen ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendarako; eskaera horiek zein ordenatan aurkezten diren, horren arabera erantzunen dira beti, baldin eta lehenago aurkeztutako laguntza-eskaeraren bat atzera botatzeagatik edo ezespen bat gertatzeagatik aurrekontua askatzen bada, edo deialdirako aurrekontua handitzen bada. Eskaera behin-behineko erreserba-zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera ebatzi arte.

3. Aurreikusita dago gehienez ere 18 milioi euro bitarteko kreditu osagarria izatea, Estatuko funts gehiagorekin finantzatuko den kreditua sortuta, 737/2020 Errege Dekretuaren 9.8 artikuluan xedatu bezala. Kasu horretan, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, lehen adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Jarduketa mota honetarako programaren barruan emanen diren laguntzak kontraprestaziorik gabeko diruzko laguntzak izanen dira.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kasu bakoitzean aplika daitekeen oinarrizko laguntza eta laguntza osagarria batuko dira, atal honetan ezarritakoaren arabera:

1. Oinarrizko laguntza. Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa jarduketaren kostu hautagarriaren ehuneko hogeita hamabostekoa izanen da, eta gehieneko muga bat izanen du: 6.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

2. Laguntza gehigarria. Oinarrizko laguntzaz gainera, laguntza gehigarri bat ere lortzen ahalko da, baldin eta ezartzen diren baldintzak betetzen badira, irizpide soziala edo efizientzia energetikoari buruzkoa gertatuz gero. Laguntza gehigarria kalkulatzeko, bi irizpideetako bakoitzari dagozkion ehunekoen batuketa eginen da. Laguntza gehigarriak muga bat izanen du: 500 euro etxebizitza bakoitzeko.

a) Irizpide soziala: Honako baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek izanen dute irizpide sozialari dagokion laguntza gehigarria jasotzeko eskubidea:

–Xedeko jarduketak babes publikoko araubideren batean behin betiko kalifikatu diren etxebizitza-eraikinetan egitea eta, horrez gainera, eskaera aurkezten den unean, gehieneko salmenta eta alokairu prezioak finkatzen dituen legezko araubide bati loturik segitzea.

–Edo onetsita dagoen esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako eraikin batean egitea, bat etorriz Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 81. artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoarekin.

b) Efizientzia energetikoa: Efizientzia energetikoa hobetzeari dagokion laguntza gehigarria jasotzen ahalko dute eraikinaren kalifikazio energetikoa igotzen duten jarduketek, CO2 eskalan «A» o «B» maila energetikoa lortzearren, edo bestela, abiapuntuko sailkapen energetikoa bi letratan igotzen dutenek. Horretarako, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan ezarritako prozedura erabiliko da, horren bidez onetsi baitzen eraikinen efizientzia energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura. Hiru ehuneko indize horietako bat bakarrik aplikatzen ahalko da: A kalifikazio energetikoa, B kalifikazio energetikoa, edo 2 letratan edo gehiagotan igotzea.

Laguntza gehigarrien balioak beheko taula honetan ageri dira (ehuneko horiek aplikatu behar zaizkio jarduketa mota honetako kostu hautagarrien baturari):

LAG. GEHIGARRIA (%):

IRIZPIDE SOZIALAK

LAG. GEHIGARRIA (%):

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

Azken kalifikazioa A bada

Azken kalifikazioa B bada

2 letra edo gehiago igotzen badira

%15

%15

%10

%5

Bosgarrena.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Dirulaguntzak banakako ebaluazio sistemaren bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko ordenari zorrozki jarraikiz, bat etorriz 737/2020 Errege Dekretuaren 16.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin, eta osoki ordainduko dira baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak, harik eta kreditu erabilgarria agortu arte.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1. Laguntza-eskaerak eredu normalizatuan aurkeztuko dira (I. eranskinean dago), behar bezala beteak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak ere sinatuak, II. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera.

2. Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, 9:00etan, eta 2021eko uztailaren 31n bukatuko.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Etxebizitza Zerbitzuari zuzenduak. Aurkezten diren agiriak behar bezala izendatuak eta ordenatuak egonen dira, II. eta III. eranskinetako ataletako zein letrari dagozkion aipatuta.

4. Eskaerak aipatu diren betebeharrak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzendu dezan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

5. Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikorako prozeduretan izena eman. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.

Zazpigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

Etxebizitza Zerbitzuko Eraikuntza Atalari esleitzen zaizkio laguntzak emateko prozedura antolatzeko eta izapidetzeko eginkizunak. Eskaeren ebaluazioa ofizioz eginen du, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

Laguntzak Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen dira, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik (azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikulua, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren 4. artikulua). Eskaeraren sarrera-datatik hasita sei hilabeteko epean arrazoitutako ebazpena eman beharko da. Epe horretan berariazko ebazpenik eman ezean, eskaera ezetsita geldituko da. Berariazko edo isiltasun administratiboaren bidezko ezespenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua.

Bederatzigarrena.–Laguntza ordaintzeko modua eta epeak.

1. Laguntza eman ondoren, hemezortzi hilabeteko epea izanen da xedeko jarduketak bukatzeko, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik hasita.

2. Laguntzaren azken hartzaileek hiru hilabeteko epean justifikatu beharko dute instrukzio organoaren aurrean laguntzaren xedeko jarduketak egikaritu dituztela, jarduketak egikaritzeko emandako gehieneko epea bukatzen den egunetik hasita. Horretarako, laguntzaren azken hartzaileak Europako funtsen kofinantzaketa baterako finantzaketa justifikatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du, bat etorriz 737/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta III. eranskinean azaldutakoarekin eta oinarri hauen III. eranskinean ezarritakoarekin.

3. Jarduketak egikaritzeko finkatutako epeak luzatzeko baimena emanen da, bakar-bakarrik, behar bezala justifikatutako ustekabeko inguruabarrak gertatzen direnean, baldin eta horien ondorioz ezinezkoa izan bada jarduketak gauzatzea, nahiz eta laguntzen azken hartzaileek hartuak izan beharrezkoak ziren gutxieneko neurri teknikoak eta planifikaziokoak. Nolanahi dela ere, ez da baimenik emanen laguntzaren xedeko jarduketa egikaritzeko epeak luzatzeko baldin eta guztirako epea hogeita lau hilabetetik gorakoa bada, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatuta.

4. Egindako jarduketen eta lanen multzo ordezkagarri bat obra-tokian bertan egiaztatzeko prozedura bat gauzatuko da (guztira emandako dirulaguntzen %70ean, gutxienez), eta laguntzen azken hartzaileek aitortzen duten kostuaren ehuneko ehun aztertu eta baliozkotuko da administrazioaren aldetik.

5. Behin egiaztaturik laguntzen azken hartzaileak jarduketa egikaritu duela eta aurreko ataletan eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu dela ezarritako epeetan, dirulaguntzak ofizioz ordainduko dira, ordainketa bakarrean, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik (Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat), berariaz adieraziz funtsen jatorria, eta horretarako aipatuko dira Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionala, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa eta Europako funtsen baterako finantzaketa.

6. Laguntzen azken hartzaileak betetzen ez baditu aurreko atalean ezarritako justifikazio betebeharrak, dirulaguntza ez da ordainduko, eta hura kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Hamargarrena.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Programa honen bidez ematen diren laguntzak bateragarriak dira helburu bererako ematen diren beste laguntza batzuekin, nonahitik datozela ere, beste edozein administrazio publiko batetik edo erakunde edo entitate publiko batetik, Espainiakoa edo nazioartekoa, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badira:

a) Beste administrazioek jarduketa bererako ematen dituzten laguntzek ez izatea Europako funtsen baterako finantzaketa.

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez izatea inola ere, bakarrik edo laguntzaren xedeko jarduerarako ematen den beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Zehazki, laguntza hauek bateragarriak dira Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuan ezartzen direnekin.

Hamaikagarrena.–Itzulketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 5eko 11/205 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, bidezkoa izanen da eskatzea laguntzen azken hartzaileak edo onuradunak jasotako zenbatekoak itzul ditzala, baita berandutze-interesa ere, dirulaguntza ordaindu zen unetik aurrerakoa.

Hamabigarrena.–Errekurtsoen araubidea.

Oinarri arautzaile hauen aurka eta dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Hamahirugarrena.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

1. Laguntza onartzeak berekin dakar 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluan xedatutakoa onartzea, non ezartzen baitira Europar Batasuneko estatuek, Europako funtsei dagokienez, egin beharreko informazio eta publizitate jarduerak.

2. Hori dela eta, laguntzaren xedeko jarduketari buruz edozein hedabidetan egiten den aipamen orotan bete beharko dira Programaren Irudiaren Eskuliburuan dauden betebeharrak. Eskuliburu hori IDAEren webgunean jarriko da eskuragai.

3. Gainera, honako kartel hauek jarri eta bertan mantendu beharko dira:

a) Obrak irauten duen bitartean mantenduko den aldi baterako kartel bat, proiektua gauzatzen den lekuan eta jendeak oro har ikusteko moduko tokian jarria, ahal delarik obrak dirauen bitartean eraikinaren fatxada estaltzen duen instalazioan edo aldamioan, eta, betiere, tokian tokiko udal ordenantzetan xedatutakoari jarraikiz. Kartelak behar bezalako tamaina izanen du, ongi ikusi eta irakurtzeko modukoa, eta bertan argi eta garbi adieraziko dira proiektuaren titulua eta programaren izena eta irudia. Horrez gainera, Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionalak eta, kasua bada, Europar Batasunak emandako laguntza ekonomikoa aipatu beharko da, EBaren logotipoa eta «Europa egiteko modu bat» leloa barne. Kartelaren diseinu grafikoari eta zabalkunderako euskarriei dagokienez, IDAEk ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dira. Betebehar horiek Programaren Irudiaren Eskuliburuan egonen dira, IDAEren Interneteko helbidean (www.idae.es).

b) Kartel iraunkor bat, proiektua gauzatzen den lekuan eta jendeak oro har ikusteko moduko tokian jarria, tokian tokiko udal ordenantzetan xedatutakoari jarraikiz. Kartelak behar bezalako tamaina izanen du, ongi ikusi eta irakurtzeko modukoa, eta bertan argi eta garbi adieraziko dira proiektuaren titulua eta programaren izena eta irudia. Horrez gainera, Efizientzia Energetikoaren Funts Nazionalak eta, kasua bada, Europar Batasunak emandako laguntza ekonomikoa aipatu beharko da, EBaren logotipoa eta «Europa egiteko modu bat» leloa barne. Kartelaren diseinu grafikoari eta zabalkunderako euskarriei dagokienez, IDAEk ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dira. Betebehar horiek Programaren Irudiaren Eskuliburuan egonen dira, IDAEren Interneteko helbidean (www.idae.es).

4. Laguntzen azken hartzaileak Europako funtsetatik jasotako laguntzaren berri eman beharko dio jendeari, eta, horretarako, jarduketaren azalpen labur bat egin beharko du bere Internet tokian, horrelakorik badu, emandako sostenguaren mailaren araberakoa, helburuak eta emaitzak azalduz eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduz.

Gainera, hala badagokio, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoa bete beharko du, oinarri hauen xedeko laguntzen publizitate-betebeharrei dagokienez.

5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak urtero ematen diren dirulaguntzak argitaratuko ditu etxebizitza gaietarako informazio webgunean (www.vivienda.navarra.es), behar bezala identifikaturik onuradunak (IFZ eta izen-deiturak), etxebizitzen kokapena eta bakoitzak hartutako diru kopurua.

6. Oinarri hauen babesean ematen diren dirulaguntzei buruzko informazioa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera igorriko da, nola eta, komunikazio betebehar hori gauzatzeko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 20. artikuluan ezarrita dagoen bezala, kontuan hartuta, orobat, betebehar hori garatzeko bestelako arauetan ezarritakoa.

Hamalaugarrena.–Gardentasun betebeharrak.

Entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharrak betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarriak daudenak, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien ehuneko 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aipatutako foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematika bidez, Etxebizitza Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hauek adierazita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Atal honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean ordaindutako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Entitate onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete behar, goian adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Hamabosgarrena.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauetan berariaz ezarrita ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretua, non arautzen baita, batetik, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa, eta bestetik, programa horretako laguntzak zuzenean ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretua, Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Beheko letretan adierazitakoa jakinarazten da honako arau hauetan xedatutakoa betetzeko asmoz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, aurrekoari aurka egiten ez dion heinean:

a) Lurraldearen Antolamenduko, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak zilegi du behar den informazio pertsonala lortzea edozein erakunde edo administrazio publikotatik, betiere lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzak ematearren abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Lege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. Informazio hori zuzenean eta/edo telematika bidez jasotzen ahalko da, datuak egiaztatzeko zerbitzua erabiliz, eta zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa izanen da, baita jarduketa edo helburu bererako beste laguntzarik jaso ote den egiaztatzeko ere.

b) Etxebizitza Zerbitzua da tratamenduaren arduraduna (Alhóndiga kalea 1, 1. solairua, 31002 Iruña).

c) Datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak Nafarroako Gobernuaren Datuak Babesteko Ordezkaritzak betetzen ditu (Karlos III.a etorbidea 2, 31200 Iruña).

d) Tratamenduaren helburuak hauek dira: dirulaguntza behar den bezala kudeatzea eta etxebizitza arloan funts publikoen erabilerari buruzko informazioa edukitzea. Tratamenduaren oinarri juridikoa da misio bat betetzea interes publikoaren alde, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak erabiliz, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretua, non arautzen baita, batetik, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzen programa, eta bestetik, programa horretako laguntzak zuzenean ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; eta irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretua, Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen dituena.

e) Datuak lagatzen ahalko zaizkie beste administrazio publiko eskudun batzuei, beren helburuak bete ditzaten.

f) Datu pertsonalak 10 urte gordeko dira.

g) Interesdunak datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea erabiltzen ahal du, edo datuak tratatzeari mugak jartzekoa edo aurka egitekoa, baita datu-eramangarritasunerako eskubidea ere.

h) Interesdunak baimena edozein unetan kentzeko eskubidea du, baina horrek ez dio zilegitasunik kenduko baimena ukatu baino lehen egindako tratamenduari.

i) Interesdunak kontrol agintaritzaren aurrean erreklamatzeko eskubidea du.

II. ERANSKINA

Laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa

Honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Lehendakaria izateagatik jabeen erkidegoaren ordezkaritza duen pertsonaren NANaren/AIZren kopia. Ez da beharrezkoa izango NANaren kopia aurkeztea, baldin eta interesdunak berariazko baimena ematen badu instrukzio organoak bere nortasun datuak kontsulta ditzan. Hala ere, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunak salbuetsi eginen dira edozein administraziok egindako agiriak aurkeztetik, edo interesdun berak lehenago aurkeztutakoak berriz aurkeztetik, baldin eta interesdunak onartzen badu administrazio jarduleak dokumentu horiek kontsultatzea edo eskatzea. Bestalde, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarriaren arabera, administrazio publikoek ahalmena dute beren esku dauden datu pertsonalak aztertzeko, zehatzak diren egiaztatzearren.

b) Jabeen erkidegoaren edo jabeen erkidegoen elkartearen identifikazio fiskaleko agiriaren kopia (IFZ).

c) Higiezinaren jabeen batzarrak hartutako erabakiaren ziurtagiria, jabeen erkidegoko idazkariak edo administratzaileak egina eta sinatua, lehendakariaren oniritziarekin. Bertan, baliozkotasunez hartutako erabaki hauek jasoko dira berariaz:

1. Lehendik dagoen eraikinaren birgaitze energetikorako beharrezkoak diren obrak egitea onartzea, jarduketaren deskribapen orokorra eta egikaritzeko onartutako aurrekontua adierazita.

2. Programa honen barruan laguntza eskatzea onartzea, eta ahalmena ematea lehendakariari, ordezkari gisa, laguntza izapidetzeko kudeaketak egin ditzan.

d) Higiezinaren jabeen batzarrak hartutako erabakiaren ziurtagiria, jabeen erkidegoko idazkari edo administratzaileak egina eta sinatua, lehendakariaren oniritziarekin, non jasoko baita jabeen erkidegoko lehendakariaren, administratzailearen eta/edo idazkariaren izendapena.

e) Ziurtagiria, jabekideen erkidegoko idazkariak edo administratzaileak egina eta sinatua, lehendakariaren oniritziarekin, non jasoko baita erkide guztien zerrenda, adierazita bakoitzaren partaidetza-kuotak eta eraikina osatzen duten etxebizitzen kopuru osoa.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzailearen ordezkariak sinatua, non honako hauek adieraziko baitira, zehatz-mehatz, jarduketaren eskatzaileari edo eskatzaileei buruz:

1. Ez daudela azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoera bakar batean ere, eta berariaz aipatu beharko da ez dutela beste dirulaguntza edo laguntza batzuk itzultzeko betebeharrik, edo, izanez gero, zorrotz bete dituztela betebehar horiek, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela. Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aipatzen diren aitorpenak edo agiriak aurkeztera behartuak ez badaude, berariaz aipatu beharko da salbuespen horren legezko oinarria. Aitzitik, aitorpen edo agiri horiek aurkezteko betebeharretik salbuetsita ez badaude, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak jaso beharko dira.

3. Ez dutela beste laguntzarik eskatu edo jaso jarduketa edo helburu bererako. Beste laguntzaren bat eskatu badute, eskatutako –edo, kasua bada, jasotako– laguntzaren zenbatekoa adierazi behar da, eta, hala badagokio, baita laguntza eman duen administrazio, organismo edo erakunde publikoa ere.

g) Jarduketak egin behar diren higiezinaren katastro-datuen kontsulta deskriptibo eta grafikoa, non egiaztatuko baita higiezina etxebizitzetarako edo beste erabilera batzuetarako erabiltzen dela, laguntzaren zenbatekoa zehaztearen ondorioetarako, erabileraren eta eraikuntza-urtearen arabera.

h) Jabekideen erkidegoko lehendakari eskatzaileak sinatutako justifikazio txostena, honako hauek jasotzen dituena: eskatutako laguntza zein jarduketa motatan kokatzen den, jarduketa diruz lagungarrien deskribapena, kostu hautagarriaren justifikazioa eta eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

i) Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, egungo egoera azaltzen duena, teknikari eskudun batek sinatua eta autonomia erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratua. Ziurtagirian, eraikinen efizientzia energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren 6. artikuluan ezarritakoa jaso beharko da (apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua).

j) Proiektua, edo, horrelakorik eskatzen ez bada, memoria teknikoa, teknikari eskudun batek edo, hala badagokio, instalatzaile batek sinatua, non behar bezala azalduko baitira abiapuntuko egoera eta egin beharreko jarduketak. Proiektuan edo memoria teknikoan, justifikatu beharko da betetzen direla laguntza eskatzen den tipologiari aplikatu beharreko Eraikingintzaren Kode Teknikoko Energia Aurrezteko Oinarrizko Dokumentuaren (DB-HE) oinarrizko eskakizunak.

k) Jarduketak egikaritu behar dituen enpresaren edo enpresen aurrekontua, behar beste xehatua, programak indarra hartu ondoren datatua.

l) Etxebizitzak babes publikoko araubide baten pean izateagatik –betiere, salmenta eta alokairu prezioak mugatuak izanda–, edo esku-hartze orokorreko proiektu baten jarduketa-eremuaren barruan dauden eraikinak izateagatik, irizpide sozialeko laguntza gehigarria jaso nahi dutenek berariaz eskatu beharko dute, eta instrukzio organoa arduratuko da hori egiaztatzeaz.

III. ERANSKINA

Egindako jarduketak frogatzeko eskatzen den dokumentazioa

Laguntzen xede diren jarduketak egikaritu direla justifikatzeko, laguntzen azken hartzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko diote instrukzio organoari, modu telematikoan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

a) Instrukzio organoari zuzendutako jakinarazpena, Etxebizitza Zerbitzuari igorritako dokumentazioaren berri emateko, laguntzen azken hartzaileak sinatua eta datatua.

b) Obra bukaerako ziurtagiria, obra zuzendariak eta obrak egikaritzeko zuzendariak sinatua.

d) Jarduketak bukatu ondoren lortutako efizientzia energetikoaren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua eta autonomia erkidegoko edo hiri autonomoko organo eskudunaren erregistroan erregistratua, non egiaztatuko baita kalifikazio energetikoa letra batean bederen hobetu dela, karbono dioxidoen emisioen eskalaren arabera (CO2 kg /m² urtean).

e) Azken hartzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita telekomunikazio azpiegitura komunei eta instalazio digitalei buruzko araudia betetzen dela, baldin eta jarduketari martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatu behar bazaio (errege dekretu horren bidez, eraikinen barruan telekomunikazio zerbitzuetan sartzeko telekomunikazio azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onetsi da).

f) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla frogatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena, oinarri hauetan eta laguntza emateko ebazpenean eskatutakoarekin bat. Memoria hori teknikari tituludun eskudun batek egin eta sinatuko du, hots, proiektuaren egileak edo jarduketa egikaritzeko zuzendariak, eta bertan, jarduketen bukaera data ere azalduko da.

g) Dirulaguntzaren xede diren jarduketak behar bezala egin direla egiaztatzen duen txostena, laguntza-eskaeran aurkeztutako dokumentazioaren arabera. Dokumentazio hori martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintza teknikoak betetzen dituen kontrol erakunde edo entitate batek egin beharko du (errege dekretu horren bidez, garatu egin ziren eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateei eta eraikuntzaren kalitatearen kontrolerako saiakuntza-laborategiei jardueran aritzeko eskatu beharreko baldintzak), edo, bestela, instalazio termikoen erregelamenduzko esparruan aritzeko gaikuntza duen kontrol entitate batek, jarduketaren izaerari hobekien egokitzen zaion espezialitatearen edo espezialitateen arloan aritzen denak. Kontrol erakunde horiek arautuak daude bai Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean, bai Industriaren segurtasun eta kalitaterako azpiegituraren Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan.

h) Egindako jarduketei dagozkien kontratuen eta/edo eskaeren kopia eta zerrenda ziurtatua.

i) Aurkeztutako aurrekontuarekin eta kontratuekin zerikusia duten faktura guztien zerrenda ziurtatua, baita faktura horien eta bankuko ordainagirien kopiak ere, egindako inbertsio hautagarriari dagozkionak.

Aukeran, justifikazioko kontua aurkez daiteke, auditoretza-txosten eta guzti, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

Era berean, ez da beharrezkoa izanen III. eranskin honen h), i), j), k), l), m), n) eta o) letretan adierazitako dokumentazioa aurkeztea baldin eta justifikazioko kontua berrikusten denean ikusten bada letra horietan eskatzen den informazio guztia bertan agertzen dela. Nolanahi ere, atal hauek egiaztatuko dira bereziki:

1) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla frogatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena, oinarri hauetan eta laguntza emateko ebazpenean eskatutakoarekin bat. Memorian behar besteko informazioa agertu beharko da diruz lagundutako proiektuaren garapen eta betetze mailari buruz, eta azken egoerari buruzko txosten bat izanen du. Horrez gainera, jarduketak zein egunetan bukatu diren adieraziko da.

Memorian, orobat, egindako jarduketen argazki bilduma bat jasoko da, non agertuko baitira jarduketaren ondoren eraikinak duen egoeraren argazkiak eta jarduketaren publizitate kartela erakusten dutenak. Gainera, laguntzen azken hartzailearen Interneteko webgunearen esteka eta horren gaineko informazioa erantsiko da, hartzaileak horrelakorik badu. Web toki horretan, hartzaileak jendeari jakinarazi beharko dio Europako Funtsetatik laguntza jaso duela, eta jarduketaren azalpen labur bat eginen du, eman zaion laguntza mailaren araberakoa, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduz.

2) Memoria ekonomiko laburtua, non agertu beharko baita diruz lagundutako jarduerak egitean izandako gastu eta inbertsio guztien egoera, dena behar bezala sailkatuta, eta honako hauek identifikatuz: hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data, eta, hala badagokio, ordainketaren eguna.

Laguntza emateko aintzat hartutako aurrekontuarekin alderatuta izandako desbideraketen justifikazioa erantsiko da, horrelakorik izan bada.

Gainera, egindako jarduerari dagozkion kontratu eta/edo eskaeren zerrenda bat sartuko da, baita fakturen zerrenda ere, eta haiei dagozkien banku-ordainagiriena.

Egiaztatu beharko da kontabilitate bereizi bat egon dela egindako transakzio guztietarako.

3) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita. Egiaztatu beharko da beste laguntza edo dirulaguntzaren bat kobratu den errege dekretu honen babesean eskatutako laguntzaren xedeko jarduketa edo helburu bererako, Espainiako edo atzerriko administrazio, erakunde edo entitate publikoren batetik.

Laguntzen azken hartzailea behartua badago bere urteko kontuak ikuskatzera, auditore bera arduratuko da justifikazioko kontua berrikusteaz. Gainerako kasuetan, laguntzen azken hartzaileak auditore bat izendatu beharko du Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuak dauden auditoreen edo auditoretza-enpresen artetik. Auditoreak eta dirulaguntzaren azken hartzaileak kontratu bat formalizatu beharko dute, non, gutxienez, honako alderdi hauek jasoko baitira:

1. Laguntzen azken hartzailea behartua dagoela, kontuak ikuskatzearren, eskatzen zaizkion liburu, erregistro eta dokumentu guztiak egitera eta auditorearen eskura jartzera.

2. Kontuen ikuskapena eginen dela bat etorriz dirulaguntza honen arau berezietan eta laguntza emateko ebazpenean ezarritakoarekin, eta txosten bat eginen dela, orobat, arau horietan ezarritakoari jarraikiz.

3. Beteko dela, auditorearen askatasunari eta bateraezintasunari dagokionez, kontuen auditoretzari buruzko indarreko araudian xedatutakoa.

4. Kontu-auditoreak eta bere menpe dauden langileek konfidentzialtasunari eutsiko diotela, eta laguntzen azken hartzaileak konpromisoa hartzen duela auditoreen arteko komunikazioa baimentzeko.

5. Auditorearen txostenean honako alderdi hauek jasoko dira kontuen ikuskapenari dagokionez: xedea, izaera eta hedadura, emaitza, data eta sinadura.

j) Beharrezkoa den dokumentazioa, egiaztatzeko ezen laguntzen azken hartzailea dela ordainketak egiteko eta dirulaguntza kobratzeko erabili den banku-kontuaren edo kontuen titularra.

k) Ogasunak eta Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiriak, adierazteko laguntzen azken hartzaileak beteak dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoarekin bat (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

l) Erantzukizunpeko adierazpen bat, egiaztatzeko beste laguntza edo dirulaguntzaren bat kobratu ote den laguntza programa honen babesean eskatutako laguntzaren xedeko jarduketa edo helburu bererako, Espainiako edo atzerriko administrazio, erakunde edo entitate publikoren batetik.

m) Egindako jarduketen argazki bilduma bat, non agertuko baitira jarduketaren ondoren eraikinak duen egoeraren argazkiak eta, halakorik bada, laguntzaren xedeko azken ekipamendu eta instalazio nagusiei ateratakoak, baita jarduketaren publizitate kartela erakusten dutenak ere. Laguntzen azken hartzailearen Interneteko webgunearen esteka eta horren gaineko informazioa, hartzaileak horrelakorik badu. Web toki horretan, hartzaileak jendeari jakinarazi beharko dio laguntza jaso duela Europako FEDER Funtsetatik eta/edo Europar Batasunaren bidezko baliabideetatik, eta jarduketaren azalpen labur bat ere eginen du, eman zaion laguntza mailaren araberakoa, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduz.

n) Laguntzen azken hartzaileak jarduketak kontratatzeko aurrera eramandako prozesuari buruzko egiaztagiriak.

o) Jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela justifikatzeko agiriak (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar).

p) Erantzukizunpeko adierazpen bat, laguntzen azken hartzaileek justifikazioa egin aurretik, honako hauek egiaztatzeko: jarduketen kontratazio prozesua bermatu dela, jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela, honelako jarduketei aplikatzen ahal zaizkien aukera-berdintasunari eta diskriminazio ezari buruzko Espainiako eta Europar Batasuneko arauak bete direla, ingurumenari eta garapen jasangarriari buruz Espainiak eta Europar Batasunak dituzten arauak bete direla eta, azkenik, iruzurraren aurkako neurri egoki eta proportzionalak aplikatu direla laguntzaren xedeko proiektuaren kudeaketaren eremuan (IDAEren webgunean eskura egonen den ereduaren arabera).

Betiere, jarduera egin eta justifikatzeko epea bukatzen denean gastuen zati bat baino ez bada ordaindu, proportzionaltasun printzipioa aplikatuko da, laguntza jasotzeko eskubidea galtzearen ondorioetarako.

Aurrekoa gorabehera, instrukzio organoak jarduketak egiaztatzeko eta justifikatzeko jarraibide osagarriak prestatzen ahalko ditu, baldin eta beharrezkoa bada jarduketa zailtasun handikoa izateagatik edo laguntza oso handia izateagatik.

Iragarkiaren kodea: F2012284