256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa larrialdiko laguntzak emateko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Larrialdiko laguntzak emateko ordenantzan (2020ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 23koa).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Uharten, 2020ko urriaren 8an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

ALDAKETA GIZARTERATZEKO ETA/EDO LARRIALDI SOZIALEKO PROZESUETARAKO LAGUNTZAK KUDEATZEKO ORDENANTZAN

Paragrafo hau gehitzea 4. apartatuko c) letran:

Krisi egoeretan eta familiek premia dutenean, Mankomuniteak zera aztertuko du: Uharteko eta Esteribarko komertzioei zuzendutako lehiaketa bat egiteko aukera, gero eskaintzeko, hitzarmen bat sinatzeko baldintzak betetzen dituztenekin, elikagaiak eta oinarrizko higiene produktuak eskuratzeko txartel solidarioak.

Elikagaiak eta oinarrizko higiene produktuak eskuratzeko txartel solidarioak

1. Baldintzak.

Txartel solidarioa eskuratzen ahalko dute Larrialdietarako laguntza emateko ordenantzan jasotako baldintzak betetzen dituztenek, salbu eta 2.3 apartatuan hileko diru-sarrera ekonomikoei buruz ezarritakoa. Izan ere, alderdi horri dagokionez, jarraian ageri den taulan jasotakoa hartuko da aintzat.

1.1. Nahitaezko baldintza izango da diru-sarrerek ez gainditzea errenta bermatuaren batezbestekoa halako 1,5.

KIDE KOPURUA

DIRU-SARRERAK - ERRENTA BERMATUA / HILABETEA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK 1.5 ALDIZ ERRENTA BERMATUA / HILABETEA

1

636,73

955,10

2

859,58

1.289,37

3

1.018,75

1.528,12

4

1.114,27

1.671,40

5

1.209,77

1.814,65

6 edo gehiago

1.273,44

1.910,16

Iragarkiaren kodea: L2012207