256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuaren plan partzialean, hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-OCT-20 (7/CU)

“Hasiera batez onetsi zen dokumentu bat, aldaketa egiteko ARS-3 banaketa eremuaren plan partzialean (JOB de 25-05-2020 6/US), eta jendaurreko aldia igaro da inork alegaziorik jarri gabe; eta ikusirik zer txosten eman zuen Iruñerriko Mankomunitateak 2020ko abuztuaren 25ean eta zer txosten eman zuen Ingurumen Inpaktuaren Zerbitzuak 2020ko abuztuaren 28an,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan (Arrosadia-Lezkairu), hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan”, Intercentros Ballesol SAk sustaturik. Helburua da hirugarren sektoreko erabilerako lurzatietan ahalbidetzea bizitegi komunitariorako eta laguntzarako erabilerak eta ezartzea lurzati horien barruan aparkalekuei buruzko estandarra.

2. Erabakiaren eta dokumentuaren kopia bat helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

3. Erabaki hau jakinaraztea Francisco Manuel Zuasti Elizondori, Intercentros Ballesol SAren ordezkari den aldetik.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012082