256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

136E/2020 EBAZPENA, urriaren 7koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena MOVES 2020 deialdiaren lehenbiziko oinarriko 3. apartatua.

Ekainaren 16ko 569/2020 Errege Dekretuaren bidez arautu zen mugikortasun eraginkor eta jasangarrirako pizgarrien programa (MOVES II programa). (169. Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa).

Ekainaren 23ko 587/2020 Errege Dekretuaren azken xedapenetako lehenaren bidez (184. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4koan) aldatu zen uztailaren 16ko 569/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita gelditu da:

“Jarduera profesionalik gabeko pertsona fisikoek edo jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoek 1. eranskineko 1. jarduketaz baliatzen ahal diren ibilgailuak erosten badituzte, erosketa horiek jarduketa diruz lagungarritzat joko dira autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien kasuan kasuko deialdien aplikazio esparruan eta ez da aplikatuko errege dekretu honen 10.2 artikuluan xedatutakoa, betiere erosketa formalizatzen bada aipatu errege dekretua indarrean sartu ondoren eta honako baldintza hauek betetzen badira:

1. Eskaera egitea eta erregistratzea, dagokion deialdian ezartzen denaren arabera.

2. Errege dekretu honek diruz lagungarriak diren jarduketa mota horiei begira ezartzen dituen gainerako baldintzak betetzea, bai eta dagokion deialdiak ezartzen ahal dituenak betetzea ere. Deialdi horrek kontuan hartu beharko du, ondorio guztietarako, erosketa horiek formalizatzen diren data.”

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 106E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen mugikortasun efiziente eta jasangarrirako pizgarrien 2020ko programaren deialdia (MOVES II programa).

Aipatu deialdiaren 1.3 oinarrian, laguntzen ondorio pizgarriari buruzkoan, honako hau adierazi zen:

1.3. “Deialdi honen laguntzek pizgarri izan behar dute, 651/2014 Erregelamenduaren 6.2 artikuluarekin bat. Pizgarritzat joko dira baldin eta onuradunak, proiektua edo jarduera hasi aurretik, laguntza eskaera aurkeztu badu eta, eskaeran, gutxienez, artikulu horretan aipatutako informazioa aurkeztu badu. Beraz, eskaera ez da onartuko baldin eta hura aurkeztu aurretik hasi bada proiektua –lanen hasiera zehazteko, 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko (23) definizioa erabiliko da–, salbu eta 569/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritako kasuan: Araubide berezia, jarduera profesionalik gabeko pertsona fisikoek edo jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoek ibilgailuak erosten dituztenean aplikatzen dena. Kasu horretan, pertsona fisiko horiek erosten ahalko dituzte M1 eta N1 kategorietako ibilgailuak, 1. jarduketaz baliatzen ahal direnak, baldin erosketa formalizatzen bada aipatu errege dekretua indarrean sartu ondoren”.

Ekainaren 23ko 587/2020 Errege Dekretuak sartutako aldaketaren arabera, M1 eta N1 motetakoak ez ezik, 1. jarduketan sartzen diren ibilgailu guztiak ere erosten ahal dira laguntza eskaera aurkeztu aurretik eta formalki ekainaren 16ko 569/2020 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren.

Horrenbestez, bidezkoa da zentzu horretan aldatzea “Mugikortasun efiziente eta jasangarrirako pizgarrien 2020ko programa (MOVES II programa)” izeneko deialdia, irailaren 11ko 106E/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 106E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren 1. oinarriko 3. apartatua aldatzea. Hona hemen testu berria:

“1.3. Deialdi honen laguntzek pizgarri izan behar dute, 651/2014 Erregelamenduaren 6.2 artikuluarekin bat. Pizgarritzat joko dira baldin eta onuradunak, proiektua edo jarduera hasi aurretik, laguntza eskaera aurkeztu badu eta, eskaeran, gutxienez, artikulu horretan aipatutako informazioa aurkeztu badu. Beraz, laguntza eskaera ez da onartuko baldin eta hura aurkeztu aurretik hasi bada proiektua. Lanen hasiera zehazteko, 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko (23) definizioa erabiliko da, salbu eta 569/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritako kasuan: Araubide berezia, jarduera profesionalik gabeko pertsona fisikoek edo jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoek ibilgailuak erosten dituztenean aplikatzen dena. Kasu horretan, pertsona fisiko horiek erosten ahalko dituzte ibilgailuak, 1. jarduketaz baliatzen ahal direnak, baldin erosketa formalizatzen bada aipatu errege dekretua indarrean sartu ondoren”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2011870