256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan berezian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-OCT-20 (11/CU).

«Hasiera batez onetsi zen (JOB 22-JUN-2020 (2/US) dokumentu bat, aldaketa egiteko Sarrigurengo errepidea kaleko 1-10 bitarteko plan berezian, eta jendaurreko aldia igaro da; eta ikusirik zer txosten eman zuen Iruñerriko Mankomunitateak 2020ko uztailaren 16an; ikusirik Iñaki Archancok testu bategin bat aurkeztu zuela, 2020ko irailaren 9an, izapidetu dadin, Sarrigurengo errepidea kaleko 1-10 jabekideak ordezkatuz, eta bat etorriz Hirigintza gerentziako arkitektoak 2020ko irailaren 22an emandako txostenarekin, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea “Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan bereziaren aldaketa” dokumentua, sustatu dutena Sarrigurengo errepideko 9-10eko jabekideek, izapidetzeko aurkeztu zena 2020ko irailaren 9an, haren xedea izanik oztopo arkitektonikorik gabeko sarbidea izatea, zehazki 9. eta 10. atarietan. Horrek dakar espazio publiko gehiago okupatzea eta afekzio handiagoa izatea urbanizazioan, alderaturik 2019ko irailaren 5ean onetsitako plan bereziarekin.

2. Erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iñaki Archancori, Sarrigurengo errepideko 9-10eko jabekideen ordezkari den aldetik.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012081