256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

371/2020 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 22ko 358/2020 Foru Aginduaren eranskina aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei. DDBN identifikazioa: 529700.

Eskubide Sozialetako kontseilariak urriaren 22an emandako 358/2020 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du laugarren oinarriaren 1. atala aldatzea, portzentaje txikiko lanaldi partzialeko zenbait kontratu izanik, guztira, %50etik gorako lanaldi erreala duten pertsonen egoerari erantzuteko.

Ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak ontzat eman ondoren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 22ko 358/2020 Foru Aginduaren I. eranskinaren laugarren oinarriko 1. atalaren azken paragrafoa, honela:

Honako hau dioen tokian: “Interesdunak ABEEEaren eraginpeko kontratu bat baino gehiago baditu, lanaldi handieneko portzentajea hartuko da aintzat.”

Honela behar du: Interesdunak ABEEEaren eraginpeko kontratu bat baino gehiago baditu, aplikatu beharreko portzentajea izanen da kontratu horien portzentaje guztien batura”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Datu Basera.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2012706