256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Berraztertzeko errekurtsoa baiestea, deialdi honi dagokionez: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte integratzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez

Tafallako Udalaren 2020ko urriaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez baiesten baitira berraztertzeko errekurtsoak, honako deialdi honetan jarritakoak: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte integratzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez, Tafallako Udalaren zerbitzura.

Ikusirik zer berraztertzeko errekurtso jarri dituzten Ana Isabel Iturralde Razquinek, Raquel Gutiérrez Perellók eta Juan Jose Fuertes Martínezek, azkeneko horrek ordezkatzen duela Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala, honako deialdi honen aurrean: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte integratzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez, Tafallako Udalaren zerbitzura. Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 2020ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta gero aldatu egin zen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urtarrilaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, eta erabaki hori argitaratu zen 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, eta horretan eskatzen zen deialdiaren oinarriak bertan behera uztea.

Ikusirik zer dioen, 19. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak (estatutua onetsi zen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez): “Nafarroako Administrazio Publikoek beren plantilla organikoak onetsi beharko dituzte. Horietan, behar bezala sailkatutako lanpostuen zerrendak agertuko dira, ondoko azalpenak barne:

a) Lanpostuen atxikipen-maila, eta lanpostu horietan sartzeko frogatu behar diren berariazko betekizunak, baldin badira.

b) 34. eta 35. artikuluen arabera, izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak.

c) 40.3 artikuluan ezarritako ordainsari osagarriak erregelamendu bidez esleiturik dituzten lanpostuak”.

Kontuan harturik Tafallako Udalaren indarreko plantilla ez dela aurreikusten titulazio akademiko zehatz bat eskatzea deialdiko lanpostuan aritzeko, eta kontuan izanik, orobat, deialdiaren oinarriek bat etorri behar dutela betiere indarreko plantilla organikoan xedatutakoarekin;

Kontuan izanik berraztertzeko errekurtsoa hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi behar dela, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legeak 124.2 artikuluan ezarritakoarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), eta nahiz eta aipatutako epea bukatu den; betiere, epea ebazpenik gabe igarotzeak ez dakar salbuestea errekurtsoa ebatzi behar izatetik; isiltasunak ezespen-efektua duenez, eta, lege beraren 24.3b) artikuluaren arabera hartzen den erabakia ez dagoenez efektu horri loturik, eta, beraz, Udalak errekurtsoa baietsi edo ezetsi egin dezakeenez, Zuzenbidearen arabera egokia denaren arabera.

Ikusirik Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretua, zeinak hizpide baitu Tafallako Alkatetzak eskumenak eskuordetzan ematea Tokiko Gobernu Batzarrari, eta haren bigarren apartatuak ezartzen baitu organo eskuordetzaileak ebatziko dituela Tokiko Gobernu Batzarraren egintzen kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 115.c) artikuluarekin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.2.c) artikuluarekin (lege horrek hizpide du Sektore Publikoko Araubide Juridikoa).

Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Baiestea berraztertzeko errekurtsoak, jarri dituztenak Ana Isabel Iturralde Razquinek, Raquel Gutiérrez Perellók eta Juan Jose Fuertes Martínezek, azkeneko horrek ordezkatzen duela Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala, honako deialdi honen aurrean: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte integratzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez, Tafallako Udalaren zerbitzura. Deialdi hori onetsi zen, hasiera batez, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 2020ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta gero aldatu egin zen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urtarrilaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, eta erabaki hori argitaratu zen 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean.

Bigarrena.–Horrenbestez, bertan behera uztea, aipatutako errekurtsoetan eskatu bezala, deialdi honen oinarriak: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, gizarte integratzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez, Tafallako Udalaren zerbitzura. Deialdi hori onetsi zen, hasiera batez, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, eta argitaratu zen 2020ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta gero aldatu egin zen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urtarrilaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, eta erabaki hori argitaratu zen 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ana Isabel Iturralde Razquini, Raquel Gutiérrez Perellóri eta Juan Jose Fuertes Martínezi, azkeneko horrek ordezkatzen duela Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrera eta Langileriaren Alorrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari, jakin dezan.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2020ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2011961