253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko U.I.V unitateko Z-6an (San Migel etxe-multzoa - 6. poligonoko 199. lurzatia). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-OCT-20 (8/CU).

“Ikusirik “Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko U.I.V unitateko Z-6an (San Migel etxe-multzoa - 6. poligonoko 199. lurzatia)” izeneko dokumentua, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk aurkeztua 2020ko uztailaren 30ean, eta ikusirik, orobat, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko irailaren 14ko erabakia (5/US), zeinaren bitartez onesten baita aipatutako aldaketaren proiektua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko abuztuaren 11ko txostenarekin, Hirigintza Gerentziako legelariaren 2020ko abuztuaren 21eko txostenarekin eta Udaleko idazkariaren 2020ko irailaren 15eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea “Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko U.I.V unitatearen Z-6an (San Migel etxe-multzoa - 6. poligonoko 199. lurzatia)”, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua. Haren xedea da Atarrabiako etorbideko 18A, 18B, 18C, 20A, 20B eta 20C atariak (6. poligonoko 199. lurzatia) biltzen dituzten bloke linealen arteko espazioen erabilera aldatzea, espazio publikotik espazio libre pribatua izatera pasa daitezen, etorkizunean atari horietako etxebizitzen irisgarritasunari konponbide bat emateko baldintzak prestatze aldera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2012111