253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko azaroaren 18ko Erabakia (13/US)

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-OCT-20 (5/US).

Ikusirik Hirigintza Gerentziako legelariaren 2020ko irailaren 22ko txostena,

ERABAKITZEN DA:

1.–Interesdun guztiei jakinaraztea 2021eko otsailaren 4a izanen dela azken eguna Iruñeko Udalak hasiera batez onetsi dezan, kasua bada, Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluaren aldaketa eta, halaber, orduan bukatuko dela obretarako eta irekitzeko lizentzien etetea, Iruñeko udal-mugarteko apustu establezimendu, joko areto eta bingoei dagokienez; hori guztia, oinarrituz COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian eta maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Luis Miguel Cabeza de Vacari, Nafarroako Gobernuko Barneko Zuzendaritza Nagusiko Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalari eta Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorrari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2012110