253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Birpartzelazio proiektua Otsakaingo UB-5 unitatean. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko urriaren 7an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Otsakaingo UB-5 unitateko 5. poligonoko 23. lurzatiari dagokion birpartzelazio proiektua, María Jesús Carretero SLk sustatua. Hasierako onespena 2019ko urriaren 21eko bilkuran erabaki zen (2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa), eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Beraz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152.3 eta 134. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2012199