253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Ekonomia eta finantza plana 2020-2021erako. Onespena

Murchanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Ekonomia eta finantza plan bat onestea, bete ez izateagatik aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta gastuaren araua, 2019ko aurrekontuaren likidazioan agerian gelditu zen bezala.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua (lege horrek hizpide ditu aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna) eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, jendearen eskura dago Ekonomia eta finantza planaren kopia bat, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2020ko urriaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Lara Bartos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L2011450