253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2021eko ordenantza fiskalak eta zergak. Jendaurrean jartzea

2020ko urriaren 1eko osoko bilkura. Horri buruzko erabakiak.

1. Hasiera batez onestea “Ordenantza fiskalak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera” izenburua duen dokumentua. Alkatetzak 2020ko irailaren 28an sinatu zuen dokumentu hori, espedienteak dioenaren arabera. Aldaketa horiekin berretsi egiten da ondoriozko testu bategina, indarrean jarraitzen baitu 2021eko urtarrilaren 1a arte.

Onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Deustan ukatu gabe jendaurreko aldiaren emaitza, espedientea berriro osoko bilkurara eraman dezakeena behin betiko onets dezan, erabaki hau irmo bilakatuko da administrazio bidean, jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten.

2. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea, besterik xedatzen ez den bitartean, 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, agertzen diren gisan.

2021ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten Ekonomia-jardueren gaineko zergaren eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren indizeak eta karga-tasak bere horretan uztea, besterik xedatzen ez den bitartean, 2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20koan, agertzen diren gisan.

2021ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasa bere horretan uztea, besterik xedatzen ez den bitartean, 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, agertzen diren gisan.

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean.

Erabaki irmoen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu, ez gora jotzeko errekurtsorik, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso-mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2011440