253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa 945, 1253, 1254 eta 1255 lurzatietan, hiri-lurzorua handitzeko. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2020ko urriaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leringo Udal Plana aldatzea, hiri-lurzorua handitzeko Portal kalean (945, 1253, 1254 eta 1255 lurzatiak). Aldaketa Leringo Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Plana behin betiko onesteko epea gehienez ere bi hilabete izanen da, jendaurreko aldia bukatzen denetik hasita. Epe hori iraganik behar den ebazpenik eman gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Lerinen, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2012289