253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 1012. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Etxarri Aranazko 3. poligonoko 1012. lurzatian (Mundiño 11).

Sustatzaileak Alaitz Lazkoz eta Unai Lasa, M.ª Inés Martínez eta Ignacio Lazkoz dira.

Lurralde Antolamenduri eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urriaren 17an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2012211