253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DORRAOKO KONTZEJUA

Aurrekontuko 01/2020 aldaketa. Hasierako onespena

Dorraoko Kontzejuak, 2020ko irailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 01/2020 aldaketaren espedientea.

Aldaketa hau egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 272. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Ergoienan, 2020ko irailaren 22an.–Kontzejuko burua, Idoia Resano Igoa.

Iragarkiaren kodea: L2010990