250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

2020ko urriaren 2an, Lesakako alkateak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

“2020ko uztaialaren 17an Bittiria kaleko 30eko eraikineko jabekideek xehetasun-azterketa aurkeztu zuten, katastroko 2. poligonoko 8. lurzatian igogailua jartzeko.

2020ko irailaren 21ean Udalari hirigintza arloan ahokularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak aldeko txostena eman zion.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak eta Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ematen dioten eskumenaz baliatuz.

Ondorengoa,

ERABAKI DUT:

1. Xehetasun-azterketari hasierako onespena ematea.

2. 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”

Lesakan, 2020ko urriaren 15ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2012162