25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

1/2020 FORU LEGEA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako 2018ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2018KO KONTU OROKORREI BURUZKOA.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen, hori guztia foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentuari behar zaizkio igorri, dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu egin beharreko tramiteak 2018ko ekitaldiko Kontu Orokorrei buruz, Kontuen Ganberak emana du behar den irizpena eta tramitatuta dago Nafarroako 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 157. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezkoa da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra.–Nafarroako 2018ko kontu orokorrak onesten dira, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontuen edukia Nafarroako Atarian emanen da argitara.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2001199