248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Energia Agentziaren arduradun lanpostuan
(izendapen librekoa)

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020ko irailaren 21ean:

JOB 21-SEP-20 (5/SG).

«Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Tituluko -biztanle-kopuru handiko udalerrien antolaketari buruzko- 127.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio onestea, besteak beste, lanpostuen zerrenda, langileen soldatak -Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin bat-, behin-behineko langileen kopurua eta araubidea, eta berariaz beste organo bati emanak ez diren langileei buruzko bestelako erabakiak.

Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zuzendariak agerian utzi du jasangarritasun, energia-trantsizio eta klima aldaketari buruzko udal-politikaren buru izateko ardura duen pertsonaren lansariak aldatzeko beharra.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 6an hartutako erabakiaren bidez (12/SG) Javier Zardoya Illana jauna izendatu zuten Energia Agentziako arduradun, izendapenak 2020ko uztailaren 9tik eragina eduki zuelarik.

Hori horrela, honako hau erabakitzen da: Javier Zardoya Illana jaunak betetzen duen Energia Agentziaren arduradun lanpostuari (603900 plaza) esleitutako lansariak aldatzea, eta urteko 40.851,86 euro ezartzea, izendapenetik aurrerako eraginaz.»

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011965