248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Akats zuzenketa, Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateen aldaketa xehatuaren behin betiko onespenaren iragarkian

Oharturik akatsa bazela Irunberriko Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateen aldaketa xehatuaren behin betiko onespenaren iragarkian, 38. artikuluari dagokionez (5. banaketa eremua). Iragarkia argitara eman zen 2020ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28koan, horrenbestez, hona hemen zuzenketa:

38. artikuluan.–5. banaketa eremua (34 orritik 10. orria), honela dioen tokian:

“Ibilguetatik hurbil dauden lurzatien sestrek beheko solairua edo sotoa izan beharko dute halako kota batean, non 100 urteko uholdeek ez dituzten kaltetuko eta 500 urteko uholdeak ez duen uholde arriskutsurik”

Honelaxe behar du:

“Eraikinak egungo uholde-arriskua kontuan hartuta diseinatuko dira, eta bizitegi-erabilera berriak 500 urteko errepikatze-denborako uholdeak ez kaltetzeko moduko kotan jarriko dira, eta dagoen arriskua eta uholde-mota kontuan hartuta diseinatu beharko dira. Lurpeko garajeak eta sotoak edukitzen ahalko dituzte, baldin eta esparruaren estankotasuna bermatzen bada 500 urteko errepikatze-denborako uraldirako, eraikinen kolapsoa saihesteko berariazko azterketak egiten badira, hori guztia garraiatutako karga solidoa kontuan hartuta, eta, gainera, arnasbideak eta ebakuazio-bideak badaude uholde horren kotatik gora. Kontuan hartu beharko da duen irisgarritasuna uholdeen ondoriozko larrialdi-egoeran”.

Irunberrin, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Araudi eguneratua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012011