248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Informazio publikoa, herri-lurrak okupatzeari buruzkoa, harrobia ustiatzeko

Funesko Udalak, 2020ko irailaren 24ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehena.–Hasiera batez onestea baldintza-agiria, jarraian adierazten diren lurzatietako herri-lurren okupazioa arautzen duena, xede horretarako izapidetutako 120/2020 udal espedientean jasota dagoena, Hormigones Delfín SA enpresak harrobia ustia dezan Funesko Arribas de Mañeru alderdian.

ESPARRUA

MOTA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA (m²)

1

Okupazioa

10

81

32.414,64

2

Okupazioa

10

82

21.467,52

3

Okupazioa

10

83

22.676,93

4

Okupazioa

10

84

21.955,91

5

Okupazioa

10

85

21.764,89

6

Okupazioa

10

86

22.045,02

7

Okupazioa

10

87

21.525,71

8

Okupazioa

10

88

21.794,26

9

Okupazioa

10

89

21.924,35

10

Okupazioa

10

90

22.703,53

11

Okupazioa

10

91

100.736,86

12

Okupazioa

10

94

19.623,49

13

Okupazioa

10

96

20.773,95

14

Okupazioa

10

98

21.468,91

15

Okupazioa

10

100

21.730,20

16

Okupazioa

10

102

21.848,89

17

Okupazioa

10

103

22.076,33

18

Okupazioa

10

104

19.354,96

477.886,33

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, 120/2020 espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, baimena behin betiko onets dezan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2011287