248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriari jarraikiz (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa), Eslabako Udalak iragartzen du hutsik daudela bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak.

Ezin izanen dira izendatu ezgaitasunerako edo bateraezintasunerako arrazoietan daudenak, bat etorriz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluarekin eta hurrengoekin, salbuespena izanik jarduera profesionaletan aritzea, edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan.

Interesdunek Udalaren bulegoetan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eslaban, 2020ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2012190